La Rosa International Fireworks-ek irabazi dau Su Artifizialen Lehiaketea
2024-08-26 09:06 KultureaAbuztuaren 23an eskaini eban ikuskizuna.
Bilbao Uria Su Artifizialen Nazinoarteko XXXII. Lehiaketako Epaimahaiak La Rosa International Fireworks pirotekniari emon deutso saria. Siciliatik etorrita, konpainiak barikuan, abuztuaren 23an eskaini eban ikuskizuna eta gainerako lehiakideei gailendu jake, Valentzia, Belgika, Kolonbia, Herbehereak, Kanariak, Mexiko eta Siziliatik etorritako konpainiei hain zuzen be.
Epaimahaia ondoko honeek osotu dabe: Itziar Urtasun, Jaietako zinegotzi eta Jaietako Batzorde Mistoko lehendakariak; Begoña Escribano, Musika-Musikako eta Gau Zuriako zuzendariak; Raul Cancedo, Hortzmuga antzerki konpainiako zuzendari artistikoak; Carmelo Lezama, El Corte Ingleseko ordezkariak; Rosa Pardo, Alde Zaharreko Merkatarien Alkarteko ordezkariak; Antonio Barrena, El Correoko ordezkariak; José Ma Amantes, Bilboko Konparsetako ordezkariak. Jone Larrazabal, Jaietako zuzendaria, epaimahaiko idazkaria izan da, eta Aitor Valdecantos, Pirotecnia Valeceakoa, epaimahaiari aholku emoteko arduraduna izan da.
Aurreko edizinoetan lez, epaimahaiak ondoko elementu honeek hartu ditu kontuan:
- Aireko espazioaren okupazinoa.
- Koloreen garbitasuna, intensidadea, distirea eta iraupena.
- Bariedade kromatikoa, argitasuna, neurriak, formen diseinua eta perfekzinoa, dotorezia, efektuen aniztasuna, sonoridadea, ingurungaz buztartzea, originaltasuna, erritmoa eta publikoaren onarpena.
Lehiaketearen beste saria, publikoak emoten dauena, irailean jakinarazoko da eta herritarren bozketa kontuan hartuko dau, bai Bilbao Aste Nagusia 2024 aplikazino mobikorraren bidez, bai El Correo egunkarian abuztuaren 17tik 24ra, zapatutan, argitarautako partaidetza-kupoien bidez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!