Aste Nagusiko Txikigunea, martxan

Bizkaie! 2024-08-19 09:23   Kulturea

30 jarduera baino gehiago atondu ditue.

Juan Mari Aburto alkateak, Itziar Urtasun Jaietako Zinegotziak, Udalbatzako ordezkariak, Itziar Ituño Pregoilariak eta Nagore Ugarte Txupinerak lagunduta, Txikigunearen programazinoari hasierea emon deutsee. 12 urte arteko ume eta familientzako 30 jarduera baino gehiago batzen dituan jai gunea da.

Txikiguneak abuztuaren 25era arte, domekararte arte, edegiko ditu ateak, 11:00etatik 14:30etara eta 16:30etik 20:00etara, 30 jarduera baino gehiago izango dira, esaterako: B-Agentzia Eskolean parte hartu eta planeta defendatzeko eragileen akreditazinoa jaso ahal izango dabe. Aurton be, Bilbo Zentzumen Guztien Urian proponidutako zentzumen ibilbideez disfrutetako aukerea izango dabe.

Barrikuntzen artean, Food Truck bi eta bizikleta-geltoki bi izango dira parkearen inguruan, joan etorriak modu jasangarrian sustatzeko asmoz. Ganera, espazioak irisgarritasun eta inklusino neurriak indartu ditu, espektro autistako nahasteak (AEN) daben personendako soinu alterazinorik gabeko ordutegi tarteekaz eta itsutasuna eta ikusmen urritasun larria daben personen egunerokotasunari buruzko sentsibilizazino eremu bategaz.

Kale antzerkia familientzat eta Makusi Gunea

Casilda Iturrizar Parkeko Pergola umeentzako kaleko antzerki onenaren agertoki bihurtuko da arratsaldero, 19:30etik aurrera eta EITBk ume eta gazteentzat sortutako euskerazko lehen ekosistema digitala be izango da, Makusi. Euskerazko entretenimendurako dobako uniberso handia da eta hainbat jarduera izango ditu, esaterako Irabazi Arteren jarratzaileentzako atezaindegi puzgarria, familia gunea eta Makusi egurrezko jokoak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu