Gastronomia tailerrak eta lehiaketak, egunero
2024-08-09 13:27 KultureaAbuztuaren 19tik 24ra bitartean.
Bilboko Konparsek, Erriberako Merkatuan aurkeztu dabe aurtongo Bilboko Aste Nagusian gastronomiagaz lotuta egongo diran jardueren egitaraua. Sukaldaritza lehiaketeak dagoeneko 45. edizinoa beteko dau eta, horrezaz gan, ume eta gaztetxuentzako tailerrak eta inguruko produktuak sustatzeko ekintzak programau ditue.
Hilaren 19tik 24ra bitartean, Bilboko Arenalean, Aste Nagusiko Lehiaketa Gastronomiko herrikoia izango da. Beraz, egunez egun, ondokoak izango dira lehiaketak: 19an, astelehenean, pisto %100 begetala; 20an, martitzenean, patata tortilla; 21ean, eguaztenean, txipiroiak tintan; 22an, eguenean, sukalkia; 23an, barikuan, makailaoa pil-pilean; eta, 24an, zapatuan, marmitakoa. Domekan, hilaren 25ean, barriz, pasta lehiaketa herrikoa atondu dabe.
Horreezaz gan, lehenengo domekan, 18an, goizean zehar, barazki parrillada solidarioa izango da Arenalean eta hilaren 24an, hegaluze parrillada solidarioa. Hori gitxi balitz, beste gastronomia ekintza ugari egingo ditue, esatereko: baserritarren Gure Lurreko Merkatua eta ardao, konserba eta koktel tailerrak.
Txikiak be izan ditue gogoan, izan be, Gastrotxiki (txikientzako gastronomia tailerra) egongo da astelehenean, eguaztenean, barikuan eta domekan.
Erriberako Merkatua, BM, Eusko Label, MercaBilbao, Bizkaiko Txakolina, Euskal Sagardoa, Coca Cola eta Zazpikaleetako Merkatarien Alkarteak babesten dabe egistamoa, Bilboko Udalaren laguntzinoagaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!