Bilboko Konparsak eta Izarkom, alkarlanean

Bizkaie! 2024-08-09 12:22   Kulturea

Wifi sare librea eskainiko dabe Aste Nagusian.

Federazinoak jai herrikoi eta burujabeen alde lan egiten dauen heinean, ekonomia soziala, tokiko kooperatibak eta konsumo alternatibak sustatzen ditu. Halanda ze, Izarkomeko bazkide egin eta Internet eta mobikor zerbitzuak bertara pasau ditu. Horrezaz gan, Aste Nagusian lehendabiziko aldiz WiFi sare librea eskainiko dabe lankidetzean.

Beraz, Aste Nagusiko historian lehen aldiz jai esparru gehiengoan WiFi sare librea eskainiko da lankidetzean. Holan, hainbat puntutan instalauko diran Izarkomeko nodoek dobako zerbitzu bidez personen arteko komunikazinoa eta jaiak sarean be disfrutetako aukerea edegiko dabe, normalean egoten diran estaldura arazoak arinduz.

Txosnen inguruan hainbat kartel jarriko dira QR bidez konektatu ahal izateko eta alkarlanearen barri emonez.

Izarkom

Izarkom, irabazi asmorik gabeko kooperatiba integrala da, telekomunikazino burujabetzean sakontzeko Euskal Herriko operadore alternatiboa. 2017an sortutako herrigintzarako proiektua da, herri batek edo gizarte batek bere telekomunikazino zerbitzuak nola jaso nahi dituan erabagi eta lantzeko tresna, hain zuzen be. Euskeraz sortu eta euskeraz bizi dan kooperatiba da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu