Bilbok Aste Nagusi inklusiboa eskainiko dau

Bizkaie! 2024-08-09 08:30   Kulturea

Zuk ere goza ditzakezu! lelopean.

Jaiak eta aisialdia herritar guzti-guztiek gozau deiezen, ezintasunak dituenei laguntzeko neurriak hartzen dira Bilboko Aste Nagusian urtero. Bilboko Udalak, urteroko esperientzian oinarrituta, jai inklusiboak bermatzeko pausuak egingo ditu aurten be, irisgarritasun unibersaleko ekimen eta neurri ugari sartuz.

Aste Nagusiari ekiteko momentua eta ekitaldirik jentetsuenetako bat izaten da Arriaga Plazako txupina. Itziar Ituño musikariak irakurriko dauen pregoian, zeinu-hizkuntzan be zabalduko dabe mezua, interprete bati esker. Bizikidetza Plazan egingo diran kaleko antzerkietan be, zeinu-hizkuntzako interpretea izango da.

Ikusmen urritasunak dituenak be gogoan izan ditu Udalak, esate baterako, egitaraua braillez be argitaratu dabe. Besteak beste, turismo bulegoetan eta ONCEren egoitzan eskuratu ahal izango da programa egokitua. Irakurketa errazeko formatuan be irakurri ahal izango da egitaraua, baita jaietako aplikazinoko edukia be.

Jente ugari erakarten dituen jarduera batzuetan, ostera, mobikortasun urria dabenen irisgarritasuna bermatuko dabe. Aniztasun funtzionala dabenentzako lehentasunezko lekuak gordeko ditue Abandoibarrako eta Jasokunde eleizako kontzertuetan, Europa parkean eta Balearen Desfilean. Komun egokituak be jarriko ditue.

Ganera, Txikigunean begirale espezializatuak izango dira, baita desgaitasunen bat daben umeen parte hartze aktiborako egokitutako jaduerak be.

Azkenik, familientzako beste leku berezitua Etxebarria parkeko barrakak izango dira. Abuztuaren 20an, 23an eta 25ean, 17:00etatik 20:00etara bitartean, ez da izango zaratarik, autismoa daben personen mesederako. Beraz, Zuk ere goza ditzakezu!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu