Bueltan da Txirenebuz ikuskizuna

Bizkaie! 2024-08-05 12:12   Kulturea

Abuztuaren 18tik 25era, 21 emonaldi egingo dira.

Hirugarren urtez jarraian, Aste Nagusian, Bilboko Txirenebuz ibilbide-antzeztu arrakastatsua bueltan da Gurutze Beitia, Iñaki Maruri eta Mitxel Santamarinaren eskutik, Bilbao View City autobusean.

Antzezlan Ibiltari dibertigarria izango da, autobus turistikoan egina, uriko gune enblematikoetatik pasauko dana. Pasadizuz, kontakizunez, datu historikoz eta ikutu musikalez betetako ibilbide turistikoa Bilboko kaleetan.

Ikuskizuna, Maitane Zalduegi Viarrek zuzendu dau, abuztuaren 18, 19, 20, 21, 23, 24, 25ean egingo da eta 50 minutu inguruko iraupena dau. Egunero 3 emonaldi eskainiko dira, 11:00etan, 12:00etan eta 13:30ean.

Ibilbide berezi horretarako sarrerak (abuztuaren 8tik aurrera) erreserbau ahal izango dira hemen. Plazak mugatuak dira.

Txirenebus ekitaldiak Alsaren eta Bilboko Udalaren Jaien Arloaren eta Mugikortasun eta Jasangarritasun arloaren laguntzinoa dau eta Bilbao View City autobusean egingo da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu