Aste Nagusiko programea, ikusgai

Bizkaie! 2024-08-05 07:50   Kulturea

Programa osoa hemen.

Gaurtik aurrera, programazino osoa formatu digitalean dago eskuragarri, Bilboko Udalak atondutako 500 jarduera baino gehiagori buruzko informazino eguneratua eskuratzeko modurik errazena, berehalakoa eta iraunkorrena; ganera, Bilboko Konparsak bultzautako jarduerak be batzen ditu. Datozen egunetan, papelezko aleak Bilboko etxeetan banatzen hasiko dira.

Formatu digitaleko programazinoa Bilbao Aste Nagusia 2024 app ofizialean egongo da eskuragarri eta, bertan, informazino guztia eskuratu ahal izango da. Aplikazinoa doban da, iOSerako eta Androiderako eskuragarri dago eta euskeraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez deskarga daiteke.

Hainbat abantaila eskaintzen ditu, esaterako, geolokalizazino eta geoposizinonamendu sistemak. Horreei esker, zerbitzu interesgarriak jarri ahal izango dira jai eremuan edo denpora errealean kokatu, adibidez, Erraldoien eta Buruhandien ibilbideak. Ganera, Bilbo Hiria Su Artifizialen Nazinoarteko Lehiaketari buruzko informazino guztia batzen dau, botoa emoteko aukerea emonez, baita Aste Nagusiko kontzertuei buruzko informazino zabalagoa be.

Horreezaz gan, aplikazinoa irakurketa errazera egokituta dago, edukia eskuragarriago egiteko. Informazino guztia modu laburtuan argitaratzen da, berbakera errazagaz eta piktogramekaz lagunduta.

Programearen bersino digitala hemen konsultau edo jaitsi ahal izango da. Bertan, atal espezifiko batek Bilboko Aste Nagusiari buruzko informazino guztia jasoten dau, euskeraz eta gaztelaniaz.

Online bersinoez gan, Udalak jai-egitarauaren papelezko 150.000 ale be argitaratu ditu; 120.000 ale Bilboko etxeetako postontzietara bidaliko dira eta ganerakoak, herritarren eskura jarriko dira arretarako gune estrategikoetan, esaterako, Barrutiko Udal Zentroetan, Festen Eremuan (Aznar eraikina), Udaleko Informazino Bulegoan (San Agustin eraikina), Plaza Biribileko (Terminus) eta Guggenheim Bilbao Museoko Turismo Bulegoetan, baita Bilboko Konparsen egoitzan be.


Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu