37 txosna eta 21 artisautza-postu Aste Nagusian

Bizkaie! 2024-08-01 09:47   Kulturea

Txosnak montetako epea abuztuaren 9an hasiko da.

Bilboko Udalak Aste Nagusia prestetako lanetan jarraitzen dau. Jaien programeak eskaintzen dauen alternatiba-eskaintza handiaren barruan Artisautza Azokea dago, 2022ko eta 2023ko edizinoetan bezala Campo Volantinen izango dana.

Guztira 21 postu baimendu dira eta abuztuaren 10etik 25era egongo da edegita, 11:00etatik 00:00etara (barikuan eta zapatuan, 01:00era arte).

Globoen salmenta (hamar saltoki) jai-esparruko sei lekutan kokatuko dira: Casilda Iturrizar parkean bi, Etxebarria parkean bi, Udaletxeko zubian bi, Arenaleko zubian beste bi, bat Plaza Biribilean eta beste bat San Nikolas plazan.

Jakiak eta edariak kalean saltzeko postuek be izango dabe euren lekua jaietan. Halanda ze, sei food truck jarriko dira Udaletxeko zubian, Europa parkean (bi), Txikigunean (bi) eta Uribitarte pasealekuan.

Txosnak

Guztira, 37 txosna jartzeko baimena emon dabe Aste Nagusirako; baimena, abuztuaren 17tik 25era luzauko da, egun biak barne.

Horreek muntatzeko lanak abuztuaren 9an hasi ahal izango dira, 9:00etan eta kentzeko lanak gehienez be lau eguneko epean amaitu beharko dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu