Egunero Euskal Kulturea protagonista Bilboko Aste Nagusian
2024-07-30 10:46 KultureaEhun jarduera baino gehiago iragarri ditue.
Bederatzi egunez, abuztuaren 17tik 25era, Zazpikaleetako kaleak erakustaldi, alarde, kalejira eta jai ugarien agertoki nagusi bihurtuko dira. Horrega guztiagaz Bilboko Udala euskal kultura eta ohiturak zabaltzearen alde dabil eta , esangura horretan, herri-kirolak, jantzak, erraldoi eta buruhandiak, kalejirak, bertsolariak, traineruak, pelota eta bilbainadak be izango dira. Abuztuaren 21ean, eguaztenean, Emakumeen Egunean herri kirolak izango dira nagusuia, emakume kirolariak ikustarazoteko helburuari eutsiz.
Zazpi Kaleak zeharkatuko dituen txistulari eta gaiteroakaz hasiko dira ospakizunak goizero, 10:00etatik aurrera.
11:00etan, erraldoi eta buruhandien kalejirak ibiliko dira kaleetan; ordu biko ibilbideak zuzenean jarraitu ahal izango da Aste Nagusia 2024 aplikazino ofizialean.
Halan da be, personaia horreen egun handia abuztuaren 25a, domekea, izango da, Euskadiko hainbat herritatik etorritako XXXII. Erraldoien Bilkura izango baita; musikearen doinuan, Plaza Biribilean ekingo deutse, 10:30ean eta 13:00ak aldera helduko dira Arenalera.
Gainera, irailaren 8ra arte Bilboko Erraldoien erakusketea egongo da zabalik Mariaren Bihotza plazako aztarnategian, 10:00etatik 14:00etara, martitzenetik domekara.
Bertsoak
Santiago Plazan, egunero 13:00etik aurrera, saioak izango dira abuztuaren 18tik 25era:
- Abuztuaren 18an: Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal, Maider Arregi eta Etxahun Lekue.
- Abuztuaren 19an: Ez Da Kasualidadea. Jone Uria, Oihana Bartra, Uxue Alberdi, Araitz Bizkai eta Oihana Landa.
- Abuztuaren 20an: Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi, Joanes Illarregi eta Aissa Intxausti.
- Abuztuaren 21ean: Bertso Bazkaria. Onintza Enbeitia eta Xabat Galletebeitia.
- Abuztuaren 22an: Aitor Mendiluze, Nerea Elustondo, Julio Soto eta Maddi Ane Txoperena.
- Abuztuaren 23an: Librean. Sustrai Colina eta Oihana Iguaran.
- Abuztuaren 24an: Gorka Pagonabarraga, Maialen Lujanbio, Miren Artetxe eta Unai Iturriaga.
- Abuztuaren 25ean: Aroa Arrizubieta, Amets Arzallus, Saioa Alkaiza eta Igor Elortza.
Fanfarreak
Sama Siku, Adiskideak eta Ardoa Barrura taldeek bestelako erritmoak ekarriko ditue abuztuaren 17an, 23an eta 24an, eta bi txandatan egingo dabe: 13:00etik 14:30era Ledesma eta Diputazino kaleetan eta 19:30etik 21:00etara Alde Zaharrean.
- Abuztuaren 17an: Sama Siku.
- Abuztuaren 23an: Adiskideak.
- Abuztaurean 24an: Ardoa Barrura.
Bilbainadak
Bilbotarrak taldearen bilbainadakaz jai giroa alaituko dabe tabernaz taberna, abesti herrikoi ezagunakaz.
- Abuztuaren 18an: Gau Pasa.
- Abuztuaren 19an: Bilbao Mapamundi.
- Abuztuaren 20an: Los Chimberos (85. urteurrena).
- Abuztuaren 21ean: 5 Bilbainos.
- Abuztuaren 22an: Gau Pasa.
- Abuztuaren 23an: Los Chimberos (85. urteurrena).
- Abuztuaren 24a: Bilbao Mapamundi.
- Abuztuaren 25ean: 5 Bilbainos.
Herri-kirolak
Goizetan Herri-Kirolen erakustaldiak be izango dira abuztuaren 21etik 24ra; emakumeak eta gazteak ikustarazoteko helburuari eutsiz, abuztuaren 21ean, eguaztenean, hasiko da programazinoa Emakumeen Eguna Herri Kiroletan ospakizunagaz, Karmele Gisasola, Patricia Martin, Ainitze Zumeta eta Naroa Arruta harri-jasotzaileak eta Nerea Arruti, Uxue Ansorregi, Irati Astondoa eta Lucia Orbe aizkolarien eskutik.
Abuztuaren 22an, eguenean, gaztetxuen txandea izango da honako jarduera honeekaz: Jakes Iruretagoiena Izeta eta Jon Zalduaren arteko Pentatloi Lehiaketea; Maddi Gezala eta Goizer Abendiba harri-jasotzaileek be parte hartuko dabe eta Aitor Salegi eta Malen Barrenetxea aizkolari gazteek be ez dabe hutsik egingo.
Abuztuaren 23an, 2024ko Urrezko Aizkolarien Ligea jokatuko da, Aste Nagusiko klasikoa. Eta azkenik, herri-kirolen erronda honi amaierea emonez, abuztuaren 24an, zapatuan, herritarrek Bikote Mistoen Proba Konbinatuaz, Harri Jaurtiketa Erakustaldiaz eta Fardo Jaurtiketa Erakustaldiaz gozau ahal izango dabe.
Euskal Jantzak
Arratsaldeetan, 19:00etatik aurrera, Euskal Jantzak izango dira protagonista, Plaza Barrian, Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren (BDB) eskutik, izan be, Udalak urteko hitzarmena dau horreekaz.
Abuztuaren 18tik, igandea, abuztuaren 25era, igandea, erakustaldiak, erromeriak, Larrain Dantza eta alardeak izango dira ikusgai.
- Abuztuaren 18an: Zerutxu (Markina).
- Aabuztuaren 19an: Goialde (Erandio).
- Asteartea, abuztuaren 20a: Gaztedi (Santutxu).
- Abuztuaren 21ean: Salbatzaile (Castaños).
- Abuztuaren 22an: Alkartasuna (Bermeo).
- Abuztuaren 23an: Urdaibai (Forua).
- Abuztuaren 24an: Mikel Deuna (Iurreta).
- Abuztuaren 25ean: Beti Jai Alai (Basurto).
Aste Nagusiko egitarauaren zati honetako unerik ederrenetako bat abuztuaren 22an, 20:00etan, izango da: Larrain Dantza ospetsua, herrialdeko jantza errotuenetako bat, kalejirea, fandangoa, jotak, baltsak, bolerak, katean edo bikotean. Udaletik ohiko jantziakaz parte hartzera animau nahi dabe. lelopean.
Pelota partiduak eta estropadak
Pelotearen agertoki nagusia Esperantza Frontoi barritua izango da aurten, Aste nagusia Torneoa hartuko dauena, abuztuaren 17tik 24ra, hainbat modalidadetan: eskuz binakako pelota eta lau eta erdiko esku pelota (finalak hilaren 24an, zapatuan, izango dira) eta emakumezko gomazko paletea (finala hilaren 23an, barikuan, izango da). Horrezaz gan, abuztuaren 22an, larruzko paleta eta zesta-puntako partiduak jokatuko dira.
Traineruei jagokenez, estropada bi atondu ditue abuztuaren 18rako, domekea, 16:00etan: Emakumezkoen Traineru Ligako Emakumeen IX. Ikurriña Estropadea eta XLVI. Estropadea Bilbao Hiria.
Aste Nagusiko egitarauaren zati honetako unerik ederrenetakoa abuztuaren 22an, arratsaldeko 20:00etan, izango da: Larrain Dantza ospetsua, herrialdeko jantza errotuenetako bat, kalejira, fandangoa, jotak, baltsak, bolerak, katean edo bikotean. Ohiko jantziakaz parte hartzera animau nahi dabe, Zatoz zure jantziarekin! goiburupean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!