Bilboko Konpartsak erakundearen ekarpen buzoia edegita

Bizkaie! 2024-04-17 08:13   Kulturea

Ekarpen buzoia eskuragarri dago hemen.

Aste Nagusiari begira, ekarpen buzoia edegi dabe. Halanda be, urte osoan zehar egongo da edegita herritarrek iruzkin eta proposamenak bota ahal izateko Bilboko Konpartsak erakundeak atondutako edozein ekintzaren inguruan; besteak beste, Aste Nagusia, Udako solstizioa, Aratusteak, Txosnaganeren igoera eta Konpartsakide Eguna.

Ekarpen, proposamen edo iruzkin horreek aurrera egin deien baldintza bakarra da Bilboko Konpartsen filosofia herrikoi, parte-hartzaile, feminista eta euskaldunaren balioak sustatzea.

Ekarpenak egiteko prozedura, barriz, oso erraza da: webgunean Ekarpen buzoia eskuragarri dago (hemen). Bertan, galdetegi labur bat bete behar da, proposamena ahalik eta hobeen zehaztuta.

Ekarpenak aurrera egiten dauenean, egileegaz harremanetan jarriko dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu