Trenaren Euskal Museoak XV. urteurrena ospatuko dau zapatuan tren historikoen bost zikulazino eskainiz

Bizkaie! 2009-10-08 14:55

Trenaren Euskal Museoak 15. urteurrena ospatuko dau datorren zapatuan, urriaren 10ean. Hori dala eta, EuskoTrenek jarduerez beteriko jardunaldi berezia antolatu dau, eta horreen artean tren historikoen bost zirkulazino berezi eskainiko dira, Azpeitian dagoan Trenaren Euskal Museoaren eta Lasao artean (Gipuzkoa).

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoan EuskoTren soziedade publikoaren Trenaren Euskal Museoak 15. urteurrena ospatuko dau datorren zapatuan, urriaren 10ean. Hori dala eta, EuskoTrenek jarduerez beteriko jardunaldi berezia antolatu dau, eta horreen artean tren historikoen bost zirkulazino berezi eskainiko dira, Azpeitian dagoan Trenaren Euskal Museoaren eta Lasao artean (Gipuzkoa).

Kontuak kontu, 11:30etan, 'Aurrera' lurrun lokomotoradun trenaren zirkulazinoa izango da. Lokomotora hori Nasmyth & Wilsonek eregi eban 1898an eta 1960ra arte lanean ibili zan Elgoibar eta Donostia arteko trenbidean. Trenaren Euskal Museoak 1991n berreskuratu eban.

Ondoren, 12:30etan, 'Portugal' lurrun lokomotoradun trenaren zirkulazinoa antolatu da. Makina hori Alemaniako Henschel enpreseak eregi eban 1913an, Portugal iparraldeko trenbide estuko lineatan lan egiteko, eta bertan ibili zan 1986ra arte. 1998an Portugalgo trenek museoari emon eutsien, eta bertan goitik behera zaharbarritu zan handik bi urtera. Gaur egun, Estaduan martxan dabilen trenbide estuko lurrun lokomotorarik indartsuena da.

Gainera, 13:15ean, 'Creusot/Naval 1158' diesel lokomotoradun merkantzien tren baten zirkulazinoa izango da. Lokomotora hori maiatzean barriztau eban museoak, Ingeteam enpresearen laguntzinoagaz. Makina hori Sestaoko La Naval (Bizkaia) tailerretan egin zan 1955etik aurrera. 'Creusot/Naval 1158' lokomotorak, beste batzuen artean, Peñarroya-Puertollano, Zornotza-Bermeo, Santander-Bilbo eta Valentziako trenetan eskaini eban zerbitzua. Azken horretan amaitu zan haren bizitza aktiboa 1987an.

Arratsaldez, 17:00etan, 120 urte baino gehiago dituan 'Zugaztieta' trenaren zirkulazinoa antolatu da. Sharp Stewart enpreseak (Glasgow, Eskozia) eregi eban 1888an, eta Zornotza eta Gernika arteko linean eskaini eban zerbitzua 1960ra arte. Trenaren Euskal Museoak berreskuratu eban 1993an eta bi urte geroago barriro be martxan jarri eban.

Era berean, 18:00etan, 1920an Krauss enpresa alemanak Compañía de Ferrocarriles Vascongados dalakoarentzat eregitako 'Euzkadi' lurrun lokomotoreak eroandako bidaiarien tren baten zirkulazinoa izango da. Bilbo eta Donostia arteko linea elektrifikau ondoren, Roblako trenbidean eskaini eban zerbitzua eta, geroago, Ponferrada eta Villablino arteko trenbidean.

Tren historikoen zirkulazino horreez gan, egun osoan, museoaren trenbide zabalgunean martxan egongo dira Grafton lurrun garabia (1920an eregia) eta Bilboko U-52 eta Zaragozako 218 tranbia historikoak, zenbait diesel lokomotoraz gan.

Domekan, barriz, Trenaren Euskal Museoak lurrun trenaren beste zirkulazino bat eskainiko dau, eguerdiko 12:30etan, eta urriaren 12an, astelehena danez, museoaren instalazinoak zarratuta egongo dira.


20 urteko egitasmoa

Trenaren Euskal Museoaren egitasmoa orain 20 urte jarri zan martxan, Euskadin egoan tren ondareari buruzko inbentarioa egin zanean. Trenaren Euskal Museoaren bidea 1992an hasi zan, bere barruan bulegoak, hitzaldietarako aretoa eta liburutegia zituan geltokiko eraikin nagusia martxan jarriz.

1994ko urriaren 4an inaugurau zan museoaren bigarren fasea, garai haretan Eusko Jaurlaritzako lehendakaria zan Jose Antonio Ardantza bertan zalarik. Momentu horretan martxan egozan kotxetegiak, tailerrak eta azpi-estazino elektrikoa.

Azkenik, 1998ko bagilaren 16an trenbidea inaugurau zan, Azpeitian dagon Trenaren Euskal Museoaren eta Lasao artean. Ibilbide hori egiten dabe lurrun trenen zirkulazino bereziek Aste Santutik zemendiaren 1era, zapatu eta domekatan.

Barruan, Trenaren Euskal Museoaren instalazinoek Europa osoko tren bilduma onenetakoa bazten dabe, mota guztietako 75 ibilgailuk osotua: mota guztietako lurrun lokomotorek, tranbiek, trolebusek, bagoiek, automotoreek eta baita 1922ko Donostiako suhiltzaileen kamioi zahar batek be.

Makina-erremintari buruzko erakusketa bat be badago museoan, Urolako Trenbidearen tailer mekaniko zaharraren bidez. Berau 1925ean bezela kontserbetan da.

Era berean, Museoko material mobikorraren artean azpimarragarria da 'Espinal' lurrun lokomotorea, Robert Stephensonek Newcastlelen 1887an eregia. Lokomotora hori da, gaur egun, martxan dagoan munduko lokomotorarik zaharrena, Stephensonek -lurrun lokomotorearen asmatzaileak- eregi zituanen artean.

Informazino gehiago behar daben erabiltzaileek museoko telefono zenbakira deitu leikie (943 15 06 77). Horrezaz gan, 943 150746 fax zenbakiaren bitartez edo museoa@euskotren.es helbide elektronikora idatziz be lor daiteke informazino gehiago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu