AlhondigaBilbaok elikadura osasuntsua sustatuko dauen ‘Alhondiga Txiki’ bildumako lehen liburua kaleratu dau

Bizkaie! 2007-11-20 17:25

AlhondigaBilbao alkartea editore lanetan hasi da, ‘El Caracol visita Bilbao - Marraskiloa Bilbora dator’ izeneko argitalpenagaz. Lan horrek, modu xume eta dibertigarrian, 'slow food' izeneko nutrizino mobimentuaren baloreak zabaldu nahi ditu Bilboko umeen artean.

AlhondigaBilbao alkartea editore lanetan hasi da, ‘El Caracol visita Bilbao - Marraskiloa Bilbora dator’ izeneko argitalpenagaz. Lan horrek, modu xume eta dibertigarrian, 'slow food' izeneko nutrizino mobimentuaren baloreak zabaldu nahi ditu Bilboko umeen artean.

Barraskilo baten irudiaren bitartez, 'slow food' mobimentuak elikadura osasuntsu, garbi eta justua sustatzen dau.

'Slow food' mobimentuak bioaniztasuna eta elikadurearen eskaintza zabala defendiduten ditu, dastamenaren heziketea bultzatzen dau eta kalidadezko elikagaien produktoreak hartu-emonetan jartzen ditu hainbat ekimenen bitartez. Balore horreek bat datoz AlhóndigaBilbaoren filosofiagaz.

Elikadura osasungarria bultzatzeko asmoz, AlhondigaBilbao 25.000 gidaliburu ari da banatzen Bilboko ikastetxeetako neska-mutilen artean. ‘Alhóndiga Txiki’ bildumako lehenengo argitalpen honen helburua da, irakurri eta ikasteaz gan, etxeko txikienak dibertidutea, kasu honetan, AlhóndigaBilbaoko Mirikol barraskiloak kontauko deutsen istorioaren bitartez.

’El caracol visita Bilbao - Marraskiloa Bilbora dator’ izeneko liburua Bilboko Zientzia Medikoen Akademiak gainbegiratu dau, eta Pablo Barredo ilustratzaile bilbotarraren eta Virginia Lanzagorta nutrizionista bilbotarraren lankidetzea izan dau. Gainera, liburua BBKren babesari esker argitaratu da.

Liburuan, Mirikol barraskiloak neska-mutilei irakasten deutse zein elikagai jan behar dan osasuntsu egoteko, zelan egituratzen dan elikadura-piramidea, zelan egin behar diran erosketak, zein elikagai gorde behar dan hozkailuan eta zeintzuk despentsan, esaterako.

Gainera, liburuak lau errezeta aurkezten ditu (Yandiola jatetxeko Ricardo Pérez AlhóndigaBilbaoko sukaldaritza-zerbitzuko sukaldari esleipendunak egindakoak), txikienek euren lehenengo esperientzia izan daien sukaldaritzearen munduan. Horretarako, plater gozo, erraz eta osasungarriak eskaintzen jakez, helduakaz batera preparau daiezan.

Azkenik, bildumeari hasierea emoten deutson AlhóndigaBilbaoren liburu honen ostean, gazteei eta helduei zuzendutako liburu gehiago argitaratuko dira. Lehenengo honi jagokonez, zenbait denbora-pasa be baditu, neska-mutikoek modurik dibertigarrienean ikas daien.

www.alhondigabilbao.com/eus

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu