Heldu hitzari, lekukoari, euskereari, alkarlanari, herriari

Koldo Tellitu Euskal Herriko Ikastolen Konfederazinoko Lehendakaria Bizkaiek Bizkaierara Moldatua 2007-03-07 01:00   Euskerea berbagai

Euskereak deutso izena emoten HERRI honi, EUSKEREAren HERRIAri, Euskal HERRIari, eta hemen bizi garanok dogu, gaur eta hemen, haren indarbarritzea topetako erantzukizuna oso-osorik.

Euskereak deutso izena emoten HERRI honi, EUSKEREAren HERRIAri, Euskal HERRIari, eta hemen bizi garanok dogu, gaur eta hemen, haren indarbarritzea topetako erantzukizuna oso-osorik. Euskereak euskerazko HITZAk erabiliko dabezan persona helduak zein gazteak behar ditu, erabilten ez dana ugertu egiten baita, erabilten ez danak ez baitau aurrera egiten, atzera baino, ez dau garabiderik. Gure hizkuntzeak, belaunez belaun euskerearen LEKUKOtasunari segida emotea eskatzen dau, ondorengoen ezpainetara igarotzen ez danak ez baitau etorkizunik, beraz, irauterik. Euskereak, hiztunez gainera, erabilia izateko eremuak behar ditu, horretarako bakotxak egin leikenetik besteakaz ALKARLANEAN arituz.

Ikastolen mobimentuak eskolak, bere eragin hutsez, euskerea ezin dauela indarbarritu askotan errepetidu izan dau. Izan be, euskerea normalizetako herritarren konpromiso sendoaz batera, askotariko alkarte eta erakunderen arteko lankidetza egitasmoak konpartidutea ezinbestekoa da. Horreek holan izanda, ikastolen mobimentuaren goreneko ordezkaria nazan aldetik, gure atxikimentua adierazo gura deutsot bai AEKri zelan baita Korrikari. AEKri, gu bezela, gizarteak euskerearen normalizazinoa ahalbidetzeko asmoz, sortutako eta mantendutako erakundea dalako. Korrikari, auzoz auzo, herriz herri, lurraldez lurralde, belaunez belaun euskerea DANONA eta DANONTZAT dala azpimarratzen ahalegintzen dalako.

Gizarte hau askotarikoa da, beraz, bakotxa nonahi jaioa dalarik, zernahi pentsetan dauelarik, nonahi bizi dalarik, euskerearen aldeko ekimen honetan esku hartzeko deia egin gura dot ikastolen mobimentutik. Euskereak batu egin behar gaitu, ez banandu. Gure hizkuntzeak haren indarbarritzea irabazteko lotu egin behar gaitu. Pasa deiogun alkarri euskerearen aldeko LEKUKOA, zintzotasunez, ikuspegi zabalez eta barritu daigun euskerearen aldeko konpromisoa, bidenabar.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu