Kontseiluak Nazino Batuen Erakundera eroan dau 'euskeraz biziteko nahia'
2012-11-28 11:54 Euskerea berbagaiGiza Eskubideen Batzordeko Gitxiengoen Gaietarako aditu independenteak bosgarrenez antolatu dau gitxiengoen auziei buruzko foroa, eta aurten NBEk orain 20 urte onartutako Gitxiengo Nazional edo Etniko, Erlijioso eta Linguistikoetako Kide diran Personen Deklarazinoa izan dabe berbagai.
Hasier Agirrek eta Bixente Serranok ‘Oihenart Aforismoen II. Lehiaketea ex aequo irabazi dabe
2012-11-28 11:29 sariak-autortzakSaria jasoterakoan Hasier Agirrek azaldu dau aforismoa ez dago oso zabalduta gure literaturan baina beti egongo da modan, bai Oihenarten garaian bai gure garaian be, berba gitxigaz asko esatea beti modan egongo dalako.
Solte taldeak 'EroAlea' diskoa kaleratu barri dau
2012-11-27 17:38 MusikeaSantutxuko Solte taldeak disko barria kaleratu dau, EroAlea. Lau kanta eta eta aurreko diskoko Umekia kantearen bideoklipa jaso ditu laukoteak. Abenduaren 8an, Durangoko Azokako Ahotsenea gunean zuzenean aurkeztuko dabe diskoa, 12:00etan.
Domekan aurkeztuko dabe 'Xiberoko sutondoan' beharra zuzenean
2012-11-27 16:54 MusikeaZuberoako hainbat kanta tradizional batu ditue Xiberoko sutondoan (Elkar) DVDan, Dominika Etxart kantariaren omenez. Abenduaren 2an, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian aurkeztuko dabe zuzenean.
Politikagintzea Bilbon gaia jorratuko dabe hainbat adituk Bidebarrieta Kulturgunean
2012-11-27 16:19 jardunaldiakBidebarrieta Kulturguneak eta Eusko Ikaskuntzak Politikagintza Bilbon: antolaketak, alderdiak, eragileen kultura politikoak eta esperientziak jardunaldia egingo dau eguaztenean, zemendiaren 28an. XVI. Symposium hau arrastiz egingo da, eta sarrerea doban izango da. Hiru gai nagusi jorratuko ditue parte-hartzaileek: Iraultza liberalaren garaia XIX. mendean, Herritarren eragin demokratikoaren garaia eta Askatasun publiko bako garaia.
17. Euskal Denda Durangoko merkatu plazan egingo da abenduaren 5etik 9ra
2012-11-27 14:53 KultureaArtisautza eskura lemapean dator aurtengo feria Arbasoko buru Bernat Vidalek adierazo dauenez, kartelean agiri dan esku meta irudikatuz. Euskal Denda artisautza sektorearen erakusleihorik onena izango da eta helburu nagusia artisautza tradizionala zein garaikidea bultzatzea eta merkaturatzea da.
Euskal preso eta igeslarien lanak batu ditu aurten be Ataramiñe argitaletxeak
2012-11-27 14:14 KultureaDurangoko Liburu eta Disko Azokeari begira, 2012ko uzta oparoa aurkeztu dau Bilbon Ataramiñek. Ohiko bilduma-liburuaz ganera, Xabier Makazaga, Oier Goitia eta Mikel Antzaren lan bana argitaratu ditue, lau liburu guztira.
Eusebio Erkiaga idazle eta euskaltzainari buruzko jardunaldia egingo dabe Bilbon, zemendiaren 30ean
2012-11-27 14:12 jardunaldiakEusebio Erkiagari buruzko jardunaldia egingo dabe Euskaltzaindiak eta Deustuko Unibersidadeak zemendiaren 30ean, idazle eta euskaltzainaren jaiotzearen mendeurrenean. Izen-emotea dobakoa da. Akademiako Literatura Ikerketa batzordeak atondu dau egitaraua.
Euskaltzaindiak Ozeania eta Amerikako leku-izen nagusiak batu ditu
2012-11-27 13:15 Euskerea berbagaiMunduko leku-izen nagusien euskerazko grafia finkatzen dabil Euskaltzaindia, Ozeaniako eta Amerikako izenak batu ditu oraingoan. Ozeaniakok, 169. arauan jaso ditue; eta, Amerikakoak, 170. arauan.
'Klik euskaraz' sareko euskerazko tresnen kanpainea abiatu dau Eusko Jaurlaritzeak
2012-11-27 13:10Euskeraz lan egin, idatzi, ikasi edota jolaserako orduan oso erabilgarriak dira tresna horreetako gehienak, eta gainera, erabilteko oso errazak izateaz gan, doban eskura daitekez.
'Fin'
2012-11-27 12:38 Zinema kritikakZelan amaituko da?, itauntzen deutsagu geure buruari, pelikuleak aurrera egite dauenean. Eta pentsetan genduan lez, amaiereak be huts egiten dau. Pelikulearen alde esan behar da ez dala aspergarria, eta entretenimendua besterik ez badogu gura, balio deuskula.
Makinatxu bat ekitaldi Erromako Euskal Astean
2012-11-27 11:42 Euskerea berbagaiAbenduaren 1etik 9ra bitartean egingo da Erromako Euskal Astea ospatuko. Egitarau zabala prestau dabe Associazione Culturale Euskara (ACE) eta Upter Unibersidadeko Euskal Hizkuntza eta Kultura sailak, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzinoagaz.
Tolosako Laskorain ikastoleak antolatuko dau 2013ko Kilometroak
2012-11-27 10:55 Euskerea berbagaiAhora! lemapean antolatuko dau Tolosako Laskorain ikastoleak datorren urteko Kilometroak jaia. 2013ko urriaren 6an egingo dabe, hain zuzen be, Gipuzkoako ikastolen aldeko jaia. Ikastetxean azpiegituren arloan egindako inbersinoak bideratzea da antolatzaileen asmoa.
Euskerazko 26 irrati entzungai eskuko telefonoan
2012-11-27 10:09Euskera hutsean emitiduten daben irrati gehienak sakelekoan entzun daitekez daborduko, Uhinbak izeneko aplikazinoari esker. Ipar zein Hego Euskal Herriko 26 irrati dagoz entzungai bai Android bai iPhone sistemetan, eta tabletean bere bai. Aplikazinoa debaldekoa da.
Hedoi Etxartek 'Sinplistak' poema liburua kaleratu dau
2012-11-26 17:48 KultureaHedoi Etxartek Sinplistak bere bigarren poema liburua argitaratu dau Susa etxeagaz. Lan panfletarioa eta manikeoa dala adierazo eban egileak aurkezpenean. Maitasuna, sexua, gizartea, kultura, ideologiak, politikea... gau ugari jorratzen ditu egileak.
Castillo Suarezek bakardadearen ganeko 'Urtebetetze festa' poesia liburua kaleratu dau
2012-11-26 16:46 KultureaLau urteko beharraren emoitzea da Castillo Suarezek argitaratu barria dauen Urtebetetze festa (Elkar) poesia liburua. Bakardadearen inguruan eregi ditu testuak idazle altsasuarrak, baina bakardadeak ez dauka beti zentzu negatiboa edo tragikoa.
Euskerearen Legearen 30. urteurrena ospatu dau Eusko Jaurlaritzeak
2012-11-26 14:51 Euskerea berbagaiEuskerearen Legearen 30. urteurrena ospatu eban Eusko Jaurlaritzearen Kultura Sailak zapatuan, Donostiako Miramar jauregian. Blanca Urgell Kultura sailburuagaz batera, legearen eztabaidan parte hartu eben politikari batzuk be izan ziran ekitaldian. Ganera, legearen edizino berezia aurkeztu eta banatu zan, euskeraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez.
XVI. Cortada Film Laburren Jaialdiak inoiz baino lan gehiago erakutsiko ditu aurten
2012-11-26 11:51 BarriakAurten 62 lan izango dira lehian Gasteizko Cortada Film Laburren Jaialdian, zemendiaren 26tik 30era. Hamaseigarren edizino honetan inoiz baino lan gehiago aurkeztu dira, 587 behar, danetara. Ganera, lehenengo aldiz proiekzino guztiak doban izango dira.
Xabier Azkue zumaiarrak irabazi dau Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen VI. Txapelketea
2012-11-26 11:28 Euskerea berbagaiXabier Azkue nagusitu zan finalean, akatsik bako lana egin eta gero. Haren ondoren sailkatu ziran Oier Zulaika gazteiztarra, Javier Altuna getxotarra eta Beñat Muguruza irundarra, lehiaketa ederra egin ondoren. Zumaiako Udaleko euskara teknikaria da Xabier Azkue.
Sarrera behar da? Aurretik erosi behar da?
»» 'Erbestez erbeste', bertso saio literarioa