Arnaud Dufeysen 'Atomes' 54. Zinebi jaialdiko irabazle

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-11-23 14:15   Barriak

Arnaud Dufeys zinemagile belgikarraren Atomes fikzinozko film laburrak irabazi dau Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko 54. Zinebi Zinemaldiko Sari Nagusia. Epaimahaiak aho batez hartu dau erabagia. Arriaga antzokian egingo dabe sari-emotea, 20:00etan, eta Patrice Chereau zinemagileak be orduan jasoko dau Ohorezko Mikeldia.

Ameba Kultur Alkarteak Bidebieta Irratiaren 15. urteurrena ospatuko dau Social Antzokian

Bizkaie! 2012-11-23 11:27

Gaur, zemendiak 23, ospatuko dau Ameba Kultur Alkarteak Bidebieta Irratiaren 15. urteurrena. Urteurrena ospatzeaz batera, Social Antzokian La Basconia fabrikeari eta Basauriko zine aretoei buruzko bi dokumental estreinauko dira eta Bidebieta Kultura proiektua aurkeztuko da, herriaren historia, folklorea, euskerea eta nortasuna landuko dituan webgune multimedia.

San Nikolas ikastoleak Argia Ereiten Saria jasoko dau bere 50. urteurrenagaitik

Bizkaie! 2012-11-23 10:31   Euskerea berbagai

Algortako San Nikolas Ikastoleak jasoko dau aurten Getxoko Udalak urtero antolatzen dauen Argia Ereiten Euskara Saria, aste batzuk barru 50 urte beteko ditualako. Sariak, bere hirugarren edizinoan, herrian euskerearen irakaskuntzan, normalkuntzan eta zabalkundean ikastoleak hainbeste urtetan egindako ekarpena nabarmendu nahi dau.

Marraz(i)Oak Ilustratzaile Barrien IV. Topaketek ilusionismoaren mundua landuko dabe

Bizkaie! 2012-11-23 10:15   jardunaldiak

Galtzagorri alkarteak eta Donostiako Artelekuk Marraz(i)Oak Ilustratzaile Barrien Topaketen laugarren edizinoa prestau dabe. Ilusionismoa: zinearen aurretik ilustratzen lemapean, zemendiaren 26tik 30era, Elena Odriozola ilustratzaileak eta Gustavo Puerta irakasle eta literatur kritikariak gidatuko ditue jardunaldiak Arteleku gunean.

'Nire gorputza, nire erabakia' bertso-paper lehiaketan parte hartzeko epea abenduaren 7an amaituko da

Bizkaie! 2012-11-22 17:39   Bertsolaritzea

Nire gorputza, nire erabakia lelopean, bertso-paper lehiaketea antolatu dau Medicusmundi Bizkaia alkarteak, ALBE, Gazte Asanblada Sopeloztarra eta Sopelako Udalaren lankidetzeagaz.

Capsula taldeak David Bowieren kanten bersino propioa kaleratu dau

Bizkaie! 2012-11-22 16:59   Musikea

Capsula taldeak Dreaming of the Rise and Fall of Ziggy Stardust and the Spiders from Mars (Gaztelupeko Hotsak) diskoa kaleratu dau, David Bowieren lanaren bersino propioa. AEBetako New Jerseyko Watermusic Studiosen grabau dabe, martian South by Southwest jaialdian hirugarren aldiz parte hartzeko egindako bidaia aprobetxauz.

Euskaldunek Kubako Independentzia Gerran izan eben parte-hartzea aztertu dabe

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-11-22 14:52   kulturbiz

Hamar urte iraun eban Kubako Independentzia Gerreak, 1868tik 1898ra. Hango eta bertoko euskaldunek gerran izandako jarrerea eta parte-hartzea jorratu ditue Alexander Ugalde, Cecilia Arrozarena, Felix Julio Alfonso López eta Joseba Agirrezkuenaga historialariek Patria y libertad. Los vascos y las Guerras de Independencia de Cuba (Txalaparta) liburuan.

Koktel tropikalaren modukoa da Itziarren Semeak taldearen disko barria

Dabi Piedra 2012-11-22 14:44   Musikea

Dale Candela izen latinoa ipini deutso talde bizkaitarrak bere lanari. Izan be, alde batetik, erritmo barrien bila Latinoamerikako musikeari begiratu deutsie eta, estetikan be, hango iraultza herrikoiak gogoan izan ditue.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

2012 Euskadik ‘Gernika- Astra tailerrak: armak egitetik, kultura sortzera’ liburua aurkeztu dau

Bizkaie! 2012-11-22 14:31   kulturbiz

2012 Euskadik Gernikazarra Historia Taldearen laguntzinoagaz argitaratu dau aitatu liburua, eta ekimen horren bitartez aldaketa historiko baten metaforea egin nahi izan dau, arma-fabrika izandako Astra lantegiak kulturea sortzeko gune bihurtzeraino izan dauen eraldaketea, hain zuzen.

Bilbao Voz Project, ahots-pedagogia arloko hutsuneak beteteko egitasmo barria

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-11-22 14:29

Juan Carlos Garaiazabalek eta Bettina Aragonek Bilbao Voz Project ekimena aurkeztu dabe Bilboko Alondigan. Ahotsaren inguruan, hainbat arlotan (irakaskuntzan, arte eszenikoetan, osasunean eta abar) beharrean dabilzan profesionalak batu dira plataforma honetan. Urtarrilean Ahots-entrenemandua Diplomea eta Terapeutentzako Ahots-adierazpen Diplomea ikasketak ipiniko ditue martxan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ia ehun proiektu eta webgune izango dira lehian 2012ko Buber sarietan

Bizkaie! 2012-11-22 13:33

Internet & Euskadi alkarteak antolatzen dituan Buber sarien hamargarren edizinoan 92 proiektu eta web-orrialde aurkeztu dira lehiaketan dagozan bederatzi kategorietan lehiatzeko. Sari-emote ekitaldia zemendiaren 29an izango da, Donostiako Kursaal Jauregian.

Berreginen Museoak Bilboko zubi historikoei buruzko erakusketea inaugurau dau

Bizkaie! 2012-11-22 13:02   Kulturea

Bilboko zubi historikoen 19 maketa jasoten dituan Bilbao Zubiz zubi erakusketan Jaime Gustavo Laítak gure uribilduan 1300 eta 1902 urteen artean eregitako zubiak maché papelean irudikatu ditu. Urtarrilaren 31ra arte zabalik egongo dan erakusketea, Pedro Telesforo de Errazquinek XIX. mendearen bigarren erdialdean Bilboko zubiei ataratako argazkiek osotzen dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Zientzia eta literaturea nahastean, Txilikuren 'Piztiarioak' liburuan

Bizkaie! 2012-11-22 10:24   Kulturea

Piztiarioen ganeko liburua kaleratu dau Jesus Mari Olaizola Txilikuk. Animaliak dira protagonista, batzuk benetakoak, eta beste batzuk, asmautakoak. Liburu artean eta Interneten ordu asko emon dituala autortu dau egileak.

Zinebi 54k Caostica alkarteak antolatutako 'Ikus-entzunezko Bizarrismo Garaikideak' zikloa zarratuko dau

Bizkaie! 2012-11-22 10:18   Barriak

Zikloa gaur, eguena, hilak 22, arratsaldeko 20:00etan, amaituko da, Golem-Alhondiga zinema-aretoetan (5. aretoan) plastilinaz egindako animazinoan aditua dan Sam Ortí, SAM, egileari eskainiko jakon omenaldiagaz. Bere lanetan plastilinea erabilten dauen animazinogileak umore berezia eta aztoratzailea daben filmak egiten ditu.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Hekimen sortu da, euskal hedabideen alkartea

Hekimen 2012-11-21 17:48

Euskal hedabideen alkarlana bideratzera dator Hekimen, gaur eratu da eta euskerearen hiztun komunidadeak behar dauen eremu komunikatibo sendoa garatzera dator. Gure ezaugarri nagusiak: gure hedabideetan euskera hutsez jardutea eta publikoak ez izatea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Gose taldea techno musikatik hur, bosgarren diskoan

Bizkaie! 2012-11-21 17:18   Musikea

Bosgarren disko honi be ez deutse ipini izenik Gose taldeak, baina kolorea eta zenbakia bai, hau bosgarren hau laranjea da. Ines Osinagak, Jon Zubiaga Osoronek eta Iñaki Bengoak trikitia eta doinu elektronikoak buztartu ditue, baina technoari leku emon deutso hirukoteak.

Durangoko Azokako guneak indartuta eta barriztauta datoz aurten

Bizkaie! 2012-11-21 14:37   Kulturea

Durangoko Azokearen 47. edizinoko zazpi guneen egitaraua aurkeztu dabe Bilbon, EITBko egoitzako Multiboxen. Areto Nagusia, Ahotsenea, Saguganbara, Irudienea, Szenatokia, K@bia eta Plateruenako arduradunek gune bakotxaren barri emon dabe. Aurten, Azokeak lau egun izango ditu, abenduaren 6tik 9ra bitartean.

Aberatsak aberatsago eta pobreak pobreago...

Markues 2012-11-21 14:30   Begi betegarri

Bizkaiko Udalek eta Foru Aldundiak dozenaka jarduera antolatu ditue Euskerearen Nazinoarteko Egunaren inguruan

Dabi Piedra 2012-11-21 13:55   Euskerea berbagai

Abenduaren 3an izango da, urtero legez, gure hizkuntzearen eguna, baina ekitaldiak egun gehiagotara be zabalduko dira. Eudel euskal udalerrien alkartearen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren alkarlanari esker, aurten agenda bateratua aurkeztu dabe Bizkaiko 23 udalek, edade guztientzako ekitaldiak euskerearen normalizazinoaren alde.

Bertoko eta kanpoko abestiak, 'Sortuko dira besteak' kantaldi barriztuetan

Bizkaie! 2012-11-21 12:51   Musikea

Euskal Herriko kantari klasikoen abestiez gan, nazinoarteko hainbat abeslariren lanak batuko ditue Eñaut Elorrietak, Alex Sarduik, Mikel Urdangarinek, Pettik, Arantxa Irazustak eta Pier Paul Berzaitzek Sortuko dira besteak ikuskizun barriztuan. Lehenengo emonaldia Elgetako Espaloia kafe antzokian dabe, domekan.