Luzetu barik euskerazko film laburren lehiaketea antolatu dabe Igorren

Bizkaie! 2012-12-13 16:47   Barriak

Martxan da Igorreko Luzetu barik euskerazko film laburren lehiaketea. Lanak bialtzeko epea abenduaren 21ean amaitzen da. Sari banaketea abenduaren 30ean egingo dabe, Lasarte aretoan.

Bizkaiko personaia famauen galeria berezia osotu dau Euskal Museoak

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-12-13 13:57   Kulturea

Bizkaiko, eta batez be Bilboko, persona eta personaien sorta ederra osotu dau Euskal Museoak Bizkaiko entzutetsuen galeria: personaia herrikoiak erakusketan. José Antonio eta Luis Lerchundi anaiek XIX. mende amaieran eta XX. hasieran sortutako 45 erretratu batu ditue, tartean, La Sañuda, Pachote, Felix Unamuno eta Jaime Selvyren irudiak.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Wert ministroaren plangintzearen aurrean, euskerazko irakaskuntzeari babes osoa emoteko deia zabaldu dau Kontseiluak

Dabi Piedra 2012-12-13 13:46   Euskerea berbagai

Gaztelaniari lehentasuna emoten deutsonez, Wert ministroak egin gura dauen aldaketeak eleaniztasuna arriskuan ipiniko dau eta, batez be, euskerearen transmisinoari kalte sakona egingo deutso, Kontseiluaren ustez. Holan ba, Werten erreformea eraso larritzat jo dau Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak.

Abesbatzen Gabonetako Kontzertuak Bilboko bederatzi eleizatan

Bizkaie! 2012-12-13 12:04   Musikea

Aurtengo edizinoan, zikloak 26 talde alkartuko ditu, eta danen artean ehun kantu baino gehiago abestuko ditue. Abesti horreen artean, Gabonetako kantak eta euskal abesti herrikoiak izango dira nagusi, bai eta munduko beste leku batzuetakoak be, antolatzaileek jakinarazo dabenez.

Arriaga Antzokiak 'Gelatxoak eszenatokian' ikuskizun programa barritzailea aurkeztu dau

Bizkaie! 2012-12-13 10:59   kulturbiz

Bilboko Arriaga Antzokiaren eszenatokia publikoak eta artistek konpartidutako esparru bilakatuko da lehenengo aldiz. 2013ko urtarriletik bagilera bitartean izango da, Gelatxoak eszenatokian izeneko ikuskizun ziklo barritzaileagaz. Bertoko 20 artistak baino gehiagok parte hartzen dabe ekimenean eta publikoagaz batera egongo dira eszenatokian.

'Euskera' aldizkariaren 2011ko zenbakiak kaleratu ditu Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2012-12-13 10:22   Euskerea berbagai

Euskera aldizkariaren igazko zenbakiak argitaratu ditu Euskaltzaindiak, hiru agerkari hain zuzen be. Jentaurreko aurkezpena Donostian egingo dabe, barikuan, Gipuzkoako Foru Aldundian.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Emakumeak protagonista V. Kutxabank Mendi Film Festivalen

Bizkaie! 2012-12-12 17:51   Barriak

Mendiko zinemagintzearen nazinoarteko lanik onenak ikusgai izango dira Bilbon, abenduaren 14tik 23ra, tartean mundu mailako estreinaldiak, berbarako, Alex Txikon eta Carlos Suarezen Bajo cero eta Pablo Irabururen Rope up, Bilbon proiektauko dira lehenengo aldiz.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

'Sexumuxu' sexu-hezkuntzea eskoletan zabaltzeko programea aurkeztu dabe

Bizkaie! 2012-12-12 17:37

Sexumuxu ekimena Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleei zuzendutako Afektu eta Sexu Hezkuntzako programea da. UPV/EHUko Psikologia Fakultadean aurkeztu dabe.

Ainara Gorostitzuk hamaika etorkinen bizipenak batu ditu 'Aldamenekoak' lanean

Bizkaie! 2012-12-12 14:26   kulturbiz

Debako Tene Mujika bekearen emoitzea da Ainara Gorostitzu kazetariak oraintsu kaleraturako Aldamenekoak (Elkar) lana. Hamaika immigrantegaz izandako barriketaldiek osotzen dabe gipuzkoarraren liburua.

‘Euskal prosa aztertuz - Kritiko berrien ahotsa’ liburua aurkeztu dabe

Bizkaie! 2012-12-12 13:34   kulturbiz

Irakaskuntzan, eta batez be literaturen irakaskuntzan gabilzanok, badakigu jakin gure ikasleen trebezia handia dala, eta adi egon behar dogula, ikasleen irakurketak eta horreei buruz dituen eretxiak entzun eta jasoteko, alkarregaz egiten dogun alkarrizketak aberasten baikaitu.

Willis Drummond taldeak 'A ala B' diskoa aurkezteko bireari ekin deutso

Bizkaie! 2012-12-12 12:46   Musikea

Willis Drummond taldea hasi dau A ala B (Bidehuts) disko aurkezteko birearen erdi-erdian dago. Barikuan, abenduak 14, Tolosako Bonberenean joko dabe, eta ostean hainbat zuzeneko ditue.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskadiko 300 ikasleren eta 2 Nobel eta Asturiasko Printze Sari baten arteko barriketaldia egingo da Bilbon

Bizkaie! 2012-12-12 10:56

IV. top@DIPC Zientziarekin Solasean! jardunaldiaren helburua Euskadiko ikasleakan bokazino zientifiko eta teknologiko barriak sustatzea da eta horretarako aukeratutako formatuak izen handiko zientzialarien eta ikasleen arteko komunikazino informala sustatu nahi dau.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Joaquin Atxukarroren emonaldia, Miguel de Unamunoren heriotzearen 75. urteurreneko ekitaldiak amaitzeko

Bizkaie! 2012-12-12 10:48   Musikea

Joaquin Atxukarrok zarratuko dau Miguel de Unamunoren heriotzearen 75. urteurrena gogoratzeko antolatutako egitaraua astelehenean. Pianista bilbotarrak Bach, Chopin, Guridi, Ravel, Debussy eta Fallaren lanak eskainiko ditu abenduaren 17an, Bilboko Bidebarrieta liburutegiko ekitaldi aretoan.

Hamaika hiztegi terminologiko barri Euskaltermen

Bizkaie! 2012-12-11 17:01

Terminologia Batzordeak 2012an onartutako hamaika hiztegi barri plazaratu ditu Euskaltermen Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak. Automobilen mantentzea, Makina-erremintea, Eskubaloia, Gorputz hezkuntzea, Laneko segurtasuna, Negoziazino kolektiboa, Hauteskundeak, Administrazioagaz auziak, Burdindegia, Metalurgia eta Papergintzea dira gehitutako hiztegi terminilogikoak.

Luis Garde nafarrak irabazi dau Blas de Otero-Bilboko Uribildua Poesia Saria

Bizkaie! 2012-12-11 16:27   sariak-autortzak

Luis Garde Iriarte nafarra izan da Blas de Otero-Bilboko Uribildua Poesia Sariaren bosgarren edizinoaren irabazlea, euskerazko modalidadean, Maizter arrotza liburuagaz. Ana Perez Cañamares idazle kanariarraren Las sumas y los restos lanak irabazi dau gaztelaniazko atalean.

Jon Lopategik jantziko deutso txapela Bizkaiko txapeldunari

Bizkaie! 2012-12-11 14:55   Bertsolaritzea

Bizkaiko txapeldun lau aldiz, Araba-Bizkaikoan behin eta Euskal Herriko Txapelketan birritan finalean kantau dauen Igor Elortza gogotsu dago finalari begira eta adierazo dau Igor Elortzarik onena eta lehiakorrena ataraten ahaleginduko dala, Durangoko saioan eginiko lanagaz ez zalako gustura geratu.

IKAS-ek eta Euskaltzaindiak lankidetza hitzarmena izenpetu dabe gaur Baionan

Bizkaie! 2012-12-11 13:56   Euskerea berbagai

Aspaldiko lankidetzea indartzea da asmoa, besteak beste, euskerearen normalizazinoaz dituen proiektuak partekatuz, Euskaltzaindiak euskerearen alorrean ezarritako arauak zabalduz, Euskaltzaindiak IKAS euskal pedagogia zerbitzuak argitara emoten dituan materialen hizkuntza-gainbegiradea eginez, eta abar.

Irantzu Sanzo eta Cristian Villavicencioren '360º Proiektua' lana, ikusgai Guggenheim museoan

Bizkaie! 2012-12-11 13:56   Kulturea

Irantzu Sanzo eta Cristian Villavicencio artistek 360º Proiektua aurkeztu dabe, Guggenheim Bilbao Horma lehiaketan aukeratutako bosgarren lana, eta saileko azkenengoa. Urtarrilaren 6ra arte egongo da ikusgai, Guggenheimeko 103B aretoan.

'Rock y violencia', Eskorbuto taldearen biografia 600 orrialdetan

Bizkaie! 2012-12-11 11:59   Musikea

Eskorbuto taldearen biografia da Rock y volencia, Roberto Ortega bilbotarrak argitaratu dauen liburu biko lana. Hainbat egunkaritako artikuluak erabili ditu Santurtziko banda mitikoaren ibilbidea jasoteko.

Umorea nagusi Eskoriatzako III. Ti Tau Film Laburren Rallyan

Bizkaie! 2012-12-11 10:37   Barriak

Eskoriatzako Eingeinke taldeak III. Ti Tau Umorezko Film Laburren Rallya egingo dau abenduaren 15ean. Lehiaketea goizeko 9:30ean hasiko da, eta 19:00etarako lanak amaituta egon beharko dabe. Izen-emotea zabalik dago.