Bernuesen 'Desentxufatuak' lanak irabazi dau Lekeitioko Euskal Zine Bilerako Urrezko Antzarra

Bizkaie! 2012-12-03 11:49   Barriak

David Bernues iruindarraren Desentxufatuak lanean, surrealismo kutsuko fikzinoko film laburrean, gizarte bazterketeari buruz jardun dau zinemagileak.

Finalaurrekoa irabazita, Miren Amurizak be finalean kantauko dau

Bizkaie! 2012-12-03 09:28   Bertsolaritzea

Finalaurrekoak irabazi dituen Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue ta Miren Amurizagaz batera Igor Elortza, Fredi Paia, Iratxe Ibarra, Jone Uria eta Onintza Enbeita izango dira finalean kantuan Miribillako Bilbao Arenan. Hitzordua abenduaren 15ean, arratsaldeko 17:30ean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Labayru eta Bilboko euskaltegiak omendu ditu Bilboko Udalak

Bizkaie! 2012-12-03 01:00   sariak-autortzak

Labayru Ikastegiak eta Bilboko euskaltegiek Bilboko Udalaren omenaldia jaso eben abenduaren 3an, Euskerearen Nazinoarteko Egunean. Urtero lez, harrera-ekitaldia izan zan udaletxean bertan.

Vendetta bandearen historia, kantaz kanta, 'Fuimos, somos y seremos' disko barrian

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-11-30 14:48   Musikea

Bandearen historiari errepasoa egin deutso Vendettak behar barrian, izandakoari, diranari eta izango diranari, hain zuzen be, diskoaren izenburuan bertan agiri danez, Fuimos, somos y seremos (Baga-biga). Durangon aurkeztuko ditue kanta barriak zuzenean, abenduaren 6an, Plateruenan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilblogari 2012 Lehiaketeak baditu irabazleak

Bizkaie! 2012-11-30 13:55

Aurtengo edizinoko irabazleak ondokoak dira: Blog Personala: Alter eta ego (Ander Oleaga Benguria); Taldeko blogak: Insitu (Nerea eta Ane Soriano Sainz); eta Blog Tematikoa: Baratza Taldea. Deustuko Ortu kooperatiboa (Saioa Bacigalupe).

Bizitzearen erdialdean dagozan personaiak, Karmele Jaioren lan barriko protagonistak

Bizkaie! 2012-11-30 11:27   Kulturea

Karmele Jaiok bizitzearen erdialdean dagozan personaien istorioz osotu dau Ez naiz ni (Elkar) ipuin-liburua. Hamabost ipuin sortu ditu idazle gasteiztarrak bere hirugarren narrazino liburuan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Donostiako Zinemaldiak atzera begirako bat eskainiko deutso animazinozko zinemeari 2013ko edizinoan

Bizkaie! 2012-11-30 10:38   Barriak

Donostiako Zinemaldiaren 61. edizinoak Animatopia. Animazinozko zinemearen bide barriak atzera begirakoa aurkeztuko dau, genero horren barruan eta azken hamarkadan nazinoartean produzidu diran lanen panoramikea eskaintzeko.

Mariasun Landa idazle gipuzkoarrak umeentzako liburu bi plazaratu ditu

Bizkaie! 2012-11-30 10:19   Kulturea

Mariasun Landak umeentzako liburu bi argitaratu barri ditu, Maitagarria eta desioa (Elkar) eta Marikanta eta inurriak (Erein). Gaztetxu zein helduentzako ipuin luzea da lehenengoa, eta lehenengo irakurleentzako inurria eta txitxarrearen alegia klasikoaren bersinoa, bigarrena.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Portugaleteko Asti Leku ikastoleak 'Aldapa leunduz' lemapean antolatuko dau 2013ko Ibilaldia

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-11-29 14:06   Euskerea berbagai

2013ko Ibilaldia martxan dago. Portugaleteko Asti Leku ikastoleak dauka aurten ardurea, eta lemea aukeratu dabe daborduko: Aldapa leunduz. Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako eraikin barria eregiteko erabiliko dabe, batez be, batutako dirua.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Gatibuk 'Zazpi kantoietan' taldearen bosgarren diskoa aurkeztu dau

Bizkaie! 2012-11-29 13:17   Musikea

Hamargarrenean bosgarren diskoa dakarsku Gatibu taldeak, Zazpi kantoietan. Izan be, hamar urtean bost lan plazaratu ditu Gernika aldeko bandeak. Laster hasiko dira kanta barriak zuzenean aurkezten, abenduaren 5ean, hain zuzen be, Durangoko Plateruena kafe antzokian joko dabe, 22:30ean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Antzekoak bai; desbardinak be bai

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2012-11-29 12:03   Bertsolaritzea

Liburu eta bideoen artean induska ibili ostean topau dodazan ejenplu pare bat dakardaz, horreen eta domekako saioko gaien arteko desbardintasunak igarri dagizuezan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Kultur eta sormen-industrien ekonomiaren azterketea Bilbon

Bizkaie! 2012-11-29 11:53   jardunaldiak

Zergatik kultura eta sormen-enpresa batzuk diru-sarreren iturri dira eta beste batzuk ez? Zelan neurtzen da eragingarritasuna? Zeintzuk dira kulturearen eta sormenaren sektoreakaz lotuta hazkunde ekonomikoan eragina daben faktoreak? Zelan buztartu barrikuntzea eta sorkuntza artistikoa? Zenbaterainoko eragina dauka krisiak kulturan eta sormen-industrian?

Kultura ijitoa eta euskal kulturea buztarturik 47. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan

Angel Dominguez 2012-11-29 10:58   Begi betegarri

Bizkaiko txakolinari buruzko gidea argitaratu dau Foru Aldundiak

Bizkaie! 2012-11-29 10:15   Jan edanak

Txakolinaren jatorria, historia eta orainari buruzko gidea argitaratu dau Bizkaiko Foru Aldundiak, bertora datozan turistei zuzenduta. Bizkaiko Txakolina. Bidaia Bizkaiko jatetxe handietan eta hoteletan banatuko dabe, estadu espainiarreko zein munduko jatorri-deituretan be izango da, eta argitalpen espezializatuen artean bere bai.

Bilboko Alondigeak hóPLAY Bideo-joko Independenteen Nazinoarteko III. Lehiaketearen sariak emon ditu

Bizkaie! 2012-11-29 10:09   kulturbiz

Euskadin bideo-jokoak garatzen dituen 19 konpainia aurkeztu dira HóPLAY Nazinoarteko Lehiaketeak emongo dauen Euskadiko Bideo-joko Onena saria lortzeko. Antolakuntzeak Totxa Games konpainiaren Hikaru lana hautatu dau Euskadin sortutako sormen-lanik onentzat.

Mikel Urdangarinek 'Azula' disko intimo eta biluzia dakar

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-11-28 14:50   Musikea

Zuzeneko diskoaren ostean, aldatzeko gogoz egoan Mikel Urdangarin, beste bide batzutatik ibilteko gogotsu. Eta halan eregi dau Azula lan barria, orain arteko bere lanik intimoena eta biluziena. Angel Celada bateria-jotzailea eta Koldo Uriarte pianistea besterik ez ditu izan alboan grabazinoan, eta zuzenean be eurekaz joko dau.

Rock doinu gehiago dakar Seiurte taldeak 'Atlantida' disko barrian

Dabi Piedra 2012-11-28 14:33   Musikea

Seiurteren aurrekoakaz alderatuta, disko rockeroagoa da Atlantida, pop doinuak ez dira horren garbi atzemoten, rockeranzko jokera handiagoa dago. Rockeroagoa ez eze, ilunagoa be bada lan barria.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Jare talde bilbotarrak 'Iaze' hamabi kantako disko barria aurkeztu dau

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-11-28 14:06   Musikea

Gitarra rockero eta orkestra moldaketakaz dator Jare taldea bere bigarren diskoan. Aurreko lanaren bilakaera naturala da Iaze (Gaztelupeko Hotsak). Hamabi kantako lana atondu dabe, tartean Iñigo Cabacaren omenezko abesti bat, eta Urtz taldearen Oh Lur-en bersinoa.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

III. Txotxongiloak Domekero abenduaren 2tik aurrera Bilbon

Bizkaie! 2012-11-28 13:50   Kulturea

Txotxongiloak Domekero zikloa 2012ko abenduaren 2tik 2013ko martira bitartean izango da Bilboko Campos Eliseos Antzokian. Saioak eguerdiko 12:30ean eta arratsaldeko 17:30ean izango dira. Txotxongiloen programazino hau, 3-10 urte bitarteko umeentzat zuzendutakoa da.