'Olentzero' swing erritmoan, Travellin´ Brothers bandearen disko barrian

Bizkaie! 2012-12-10 14:38   Musikea

Travellin´ Brothers blues taldeak Christmas Special (Gaztelupeko Hotsak) diskoa kaleratu dau, Euskal Herriko Gabonetako hainbat kantagaz osotutako lana. Abenduaren 14an Sopelako Kurtzio kultur etxean joko dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskal Herriko eta Kataluniako pelikulen zikloa, Boloniako Unibersidadean

Bizkaie! 2012-12-10 13:50   Barriak

Boloniako Unibersidadeak Euskal Herriko eta Kataluniako pelikulen zikloa egingo dau abenduaren 10, 12 eta 14an. Amerikanuak eta Pa negre lan ezagunak proiektauko ditue, besteak beste.

Aurreikusitakoak gaindituta, salmenta ugari Durangoko 17. Euskal Dendan

Bizkaie! 2012-12-10 13:31   Kulturea

Artisautza eskura lemapean, Durangoko 17. Euskal Dendak atzo zarratu zituan ateak jentearen egundoko erantzunagaz. Danetara, 16.120 lagun hurreratu dira, egunean, batez beste, 4.030 bisitari.

Ramon Saizarbitoria idazlea, 'Eztabaidak literatureagaz' saioko protagonistea

Bizkaie! 2012-12-10 13:07   Kulturea

Ramon Saizarbitoria eta Mikel Hernandez Abaitua idazleak izango dira Eztabaidak literatureagaz programako aurtengo azkenengo saioko protagonistak. Jon Kortazar literatur kritikaria izango dabe moderatzaile. Topaketea Bilboko Bidebarrieta kulturgunean izango da, abenduaren 11n, 19:30ean.

Athletic-Real bertsotan, derbi berezia zezeilaren 22an Bilbon

Bizkaie! 2012-12-10 11:29   Bertsolaritzea

Athetic - Real Sociedad futbol derbiaren inguruan, hiru bertsolari zurigorriren eta hiru txuriurdinen arteko lehiaketea, hurrengo zezeilaren 22an 19:00etan Bilboko BBK Aretoan izango da. Talde bakotxak kapitain bat izentauko dau eta taldea osotuko daben beste bi bertsolariak kluben webguneetan aukeratuko dira bozketa bitartez.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Giza Eskubideen Adierazpenaren 64. urteurrenagaz batera bakegintzearen inguruko gogoetea Gernikan

Bizkaie! 2012-12-10 10:51

Aurten be Giza Eskubideen Adierazpen Unibersalaren 64. urteurrenagaz batera (abenduak 10) bakegintzearen inguruko gogoeteari heldu gura izan deutso Bakearen Arbola (Gernika-Lumoko Bakearen Aldeko Korodinakundea) erakundeak eta datozen egunetarako jarduerak antolatu ditue.

Gaurtik aurrera, 40.000 Kultura Bonu salgai Bizkaia, Araba eta Gipuzkoan

Bizkaie! 2012-12-10 10:08   kulturbiz

Gaur, hilak 10, ipini ditu salgai Eusko Jaurlaritzeak Kultura Bonuak. Aurten, danetara, 40.000 bonu atara ditue. Urtarrilaren 5era arte egongo dira salgai, eta 18ra arte gastau ahalko dira.

Azkenengo arratsaldean be, egitarau betea Durangoko Azokan

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-12-09 15:24   Kulturea

Durangoko Azokeari ez jakoz geratzen ordu asko, halanda be arrastiko zortzirak arte egitarau betea dago. Balorazinoa ona izan da, eta aurreikuspenak gainditu ditu krisiak krisi 47. Durangoko Azokeak.

Balorazino sano ona, aurreikuspenak gainditu egin ditu 47. Durangoko Azokeak

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-12-09 14:29   Kulturea

Pozik gagoz esanez, hasi dau 47. Durangoko Azokearen balorazinoa Nerea Mujika Gerediaga alkarteko buruak. Egun bat gitxiago izan arren, igaz baino bisitari gehiago euki ditu Azokeak. Aurtengo aurreikuspenak gainditu egin ditue.

'San Blas begietan', Abadiñoko azokearen lehenaldia eta orainaldia

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-12-09 12:37   Kulturea

San Blas begietan liburua aurkeztu barri dabe Areto Nagusian, Lorea Madina kazetariak eta Txelu Angoitia argazkilariak. San Blas azokearen lehenaldia eta orainaldia batu ditue. Abadiñoko Udalak eta Gerediaga alkarteak alkarlanean argitaratu dabe.

'Hura ez da lekua' ikuskizuna, Ahotsenean eta Szenatokian

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-12-09 11:53   Kulturea

Hura ez da lekua ikuskizunaren ganeko barriketaldia, Ahotsenean, Edorta Jimenez idazlearen gidaritzapean. Oier Guillanek, Asier Sarasolak, Idoia Beratarbidek eta Ander Fernandezek sortu dabe ikuskizuna arrastian aurkeztuko dabe zuzenean, San Agustinen.

Durangoko Azokearen azkenengo eguna hastear

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-12-09 11:01   Kulturea

47. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokearen azkenengo eguna laster hasiko da. Jente ugari ibili da eguenetik, bai Azokan bertan bai herrian be. Argitaletxeak pozik dagoz salmentakaz. Gerediaga alkarteak 12:00etan emongo dau aurtengo edizinoaren balorazinoa.

Bueltan

Zigor Aldama 2012-12-07 15:36   Bidaide

Beti da arriskutsua asko gozau dogun leku batera bueltetea. Gizakiok momentu onak idealizetako joerea daukagu. Bueltetea nekagarria da. Kanbodiara egin dodan azkenengo bidaian berretsi egin dot nire eretxia. Orain hamaika urte izan nintzan bertan lehenengoz. Egoan lez itxi beharreko guztia aldatu dabela begitandu jat.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ijitoen kulturea ezagutzeko makina bat aukera, ume zein helduentzat

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-12-07 13:41   Kulturea

Ijitoen kulturea ezagutzeko aukera parebakoa daukagu egunotan Durangoko Azokan, izan be aurten eurok dira kultura konbidadua. Berbaldiak, liburu-aurkezpenak eta umeentzako jarduerak prestau ditue. Jennifer Perex Saguganbarako tailerren arduradun eta Kale Dor Kayiko alkarteko kideak jardueren barri emon deusku.

Gosek 'Ezetz' kantuaren 3Dko bideoklipa aurkeztu dau Durangon

Bizkaie! 2012-12-07 13:39   Musikea

Durangon, Irudienea gunean, Ezetz abestiaren 3Dko bideoklipa aurkeztu dau Gose taldeak. Zuzendaritza eta errealizazinoa Mikel Clemente & Alphax 3Dren artekoa izan da eta produkzinoa Gose taldearena.

Euskal Wikipedia, 11 urte jakintza librea zabaltzen

Bizkaie! 2012-12-07 12:39

147.000 artikulu ingurugaz, euskerazko Wikipedia elikatze fasean dago baina lehen esandako moduan, hiztun kopuruaren eta artikulu kopuruaren arteko ratio orekatuan (5 hiztun artikulu bakotxeko).

'Ideia batzuk krisi madarikatu hau gainditzeko'

Bizkaie! 2012-12-07 11:56   kulturbiz

Bizi dogun krisia, krisi ekonomikoa ez eze, sistema osoaren krisia gainditzeko modukoa da esanaz ekin deutso Jabier Lertxundik Ideia batzuk krisi madarikatu hau gainditzeko liburuaren aurkezpenari.

Oreka TX taldeak Brasileraino daroaz txalapartearen doinuak

Bizkaie! 2012-12-07 11:41   Musikea

Oreka Tx taldea Brasilen da egunotan. Hiru kontzertu eta txalaparta tailer bat emongo ditu bertan. Abenduaren 1ean Recife urian, Bongar bandea eta Benjamin Taubkin pianistegaz jo ostean, Teatri Castro Alves antzokian izango da gaur.

Gazte eta helduak zientziara hurreratzeko hamaika proposamen Durangon, Elhuyarren standean

Bizkaie! 2012-12-07 11:10   kulturbiz

Elhuyar Fundazinoak urtero lez, hainbat nobedade eroan ditu Durangoko Azokara. Erakusmahai bi ditue Artekalen, 30. eta 31. mahaiak. Ganera, bertan Elhuyarreko lantaldea ezagutzeko aukerea izango dogu egunotan.

Bigarren eguna Durangon

Bizkaie! 2012-12-07 10:29   Kulturea

Jentez ganezka egon ziran atzo Durangoko kaleak eta Landakogunea eta inguruetako areto danak be Euskal Herriko txoko guztietatik etorritako jentez bete ziran. Danak pozik. Oraingoz...