Bilblogari 2012 Lehiaketeak baditu irabazleak

Bizkaie! 2012-11-30 13:55

Aurtengo edizinoko irabazleak ondokoak dira: Blog Personala: Alter eta ego (Ander Oleaga Benguria); Taldeko blogak: Insitu (Nerea eta Ane Soriano Sainz); eta Blog Tematikoa: Baratza Taldea. Deustuko Ortu kooperatiboa (Saioa Bacigalupe).

Bilblogari, Bilboko gazte euskaldunei zuzenduriko blog lehiaketearen sariak bart banatu ditue Zazpi Kaleetako La Bolsa Udaltegian. Aurtengo lehiaketan 31 blog izan dira, parte-hartze handia igazko markea gainditu ez bada be. Moeta askotako blogak heldu dira eta guztietan gaur egungo gazteek dituen zaletasunak, kezkak eta ilusinoak nabarmentzen dira (kirola, jokoak, gure geografia, jantzak, musika, gaurko teknologiak, osasuna, elikadurea, homosexualidadea, janariak...).

Lehiaketan hiru atal zabaldu dira: blog personalak, taldeko blogak, eta tematikoak; sarietan 200na euro banatu ditue. Atal bakotxean Interneteko bitakora onena saritu da.


Aurtengo edizinoko irabazleak ondokoak dira:

- Blog Personala: Alter eta ego (Ander Oleaga Benguria). Alter eta Ego ez dakigu nortzuk diran, baina bata argazkilaria da, eta bestea idazlea, edo alderantziz. Leitekeena da interes bikotxeko persona bakarra izatea, baina, edozelan be, argazkiak eta testuak ekarten deuskuz blog honetan, begien eta zentzumenen gozagarri. Proposamen sortzaile erabatekoa, argazkian eta literaturan oinarritua. Irudi batetik landutako testuak osotzen dau asteroko sarrerea: errealidadea interpretetako modu bi, irudia eta letrak, biak batera.


- Taldeko blogak: Insitu (Nerea eta Ane Soriano Sainz); noizbehinka, gure etxebizitzea barritzeko gomendioak emoten dira eta, beste batzuetan, arkitektura eta interiorismoagaz lotutako bitxikeriak kontau, eta horrezaz gan eraikin interesgarriak be aurkezten dira. Esan bezela, arkitektuera, interiorismoa, diseinua... hoelako gaiak jorratzen dira blog honetan, baina abiapuntua baino ez da hori; hortik aurrera, egileak gai dira zinemara, animalien mundura, urigintzara eta antzeko esparruetara heltzeko, beti be, arkitekturan oinarrituta.


- Blog Tematikoa: Baratza Taldea. Deustuko Ortu kooperatiboa (Saioa Bacigalupe).

Julen Gabiria idazle eta euskal blogari aitzindariak eta Karmele Perez de Urraza EHUko irakasleak honako erispideak balorau ditue saridunak erabagiterakoan: euskerearen mailea, kalidade literarioa, diseinua, gaurkotze mailea eta atarien originaltasuna.

Bilboko Udaleko Euskara Sailagaz alkarlanean, Nontzeberri kultura atariak Bilblogari Bilbo Handiko 15 eta 35 urte bitarteko gazte euskaldunei zuzenduriko blog lehiaketea antolatu dau 2012ko azken lauhilekoan. Ekimenaren helburua, euskerea, gazteak eta teknologia barrien buztarketa sustatzea da, beti be euskerearen erabilerea gazteen artean areagotzeko asmoz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu