Euskerazko 26 irrati entzungai eskuko telefonoan

Bizkaie! 2012-11-27 10:09

Euskera hutsean emitiduten daben irrati gehienak sakelekoan entzun daitekez daborduko, Uhinbak izeneko aplikazinoari esker. Ipar zein Hego Euskal Herriko 26 irrati dagoz entzungai bai Android bai iPhone sistemetan, eta tabletean bere bai. Aplikazinoa debaldekoa da.

Euskera hutsean emitiduten daben irrati gehienak sakelekoan entzun daitekez daborduko, Uhinbak izeneko aplikazinoari esker. Ipar zein Hego Euskal Herriko 26 irrati dagoz entzungai bai Android bai iPhone sistemetan, eta tabletean bere bai. Aplikazinoa debaldekoa da.

Fitbak enpreseak eta Antxeta Irratiak alkarlanean garatu dabe Uhinbak proiektua, Berria Fundazinoa, Gipuzkoako Diputazinoa eta Eusko Jaurlaritzearen laguntzinoagaz.

Hasieran hamaika irrati egozan Uhinbak barruan, baina apurka-apurka beste hainbat gehitu ditue. Hemen, entzungai dagozan irratiak, banan-banan: Aiaraldea (Laudio), Antxeta Irratia (Hendaia), Arraio Irratia (Zarautz), Arrate Irratia (Eibar), Beleixe Irratia (Sakana), Bilbo Hiria Irratia (Bilbo), Bizkaia Irratia (Bilbo), Eguzki Irratia (Iruñea), Euskalerria Irratia (Iruñea), Euskal Irratiak (Ipar Euskal Herria), Gorbeialde Irratia (Igorre), Gure Irratia (Ustaritze), Hala Bedi Irratia (Gasteiz), Info7 (Urruña), Irati Irratia (Aribe), Irulegiko Irratia (Donibane Garazi), KKinzona (Urretxu), Oiartzun Irratia (Oiartzun), Tas Tas Irratia (Bilbo), Ttan ttakun (Donostia), Txapa Irratia (Bergara), Txolarre Irratia (Anoeta), Xiberoko Botza (Maule), Xorroxin Irratia (Baztan), Zintzilik Irratia (Errenteria) eta Zirika Irratia (Idiazabal).

Beharrean segiduteko gogoz dagoz Uhinbakeko arduradunak. Aurrera begira, hobekuntza eta zerbitzu gehiago eskaintzea da gure asmoa, adierazo dabe. Euskarazko irratiak edonork, nonahi eta noiznahi entzuteko aukerea izatea da taldearen erronka nagusia.

Irratiak herrialdeka sailkatuta agiri dira Uhinbaken, eta mapa batean be kokatu ditue. Ganera, irratien programazinoa eta informazinoa be topauko ditu entzuleak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu