Tolosako Laskorain ikastoleak antolatuko dau 2013ko Kilometroak

Bizkaie! 2012-11-27 10:55   Euskerea berbagai

Ahora! lemapean antolatuko dau Tolosako Laskorain ikastoleak datorren urteko Kilometroak jaia. 2013ko urriaren 6an egingo dabe, hain zuzen be, Gipuzkoako ikastolen aldeko jaia. Ikastetxean azpiegituren arloan egindako inbersinoak bideratzea da antolatzaileen asmoa.

Laskorain ikastoleak 1.539 ikasle ditu gaur egun, baina urtero-urtero matrikulazinoak gora egiten dau, eta ikasgelak txiki geratzen jakiez. matrikulazinoen giorakadeari aurre egiteko lur eremu bat erosi dabe, beste hamar gela eregiteko. Azpigituretan egindako inbersino horreei aurre egiteko asmoz antolatuko dau Tolosako ikastoleak datorren urteko Kilometroak jaia. Beste birritan izan da Laskorain antolatzaile, 1980an eta 1998an, azkenengoan Ibarra, Anoeta eta Irurako ikastolekaz batera.

Lema ausarta eta zuena aukeratu dabe jairako, Ahora!. Euskerearen ezagutzea garrantzitsua bada be, erabilerea behar-beharrezko dala begitantzen jake Kilometroakeko arduradunei, horregaitik euskerea ikasgelatik, bihotzetik, liburuetatik eta abarretik ahora ekarri gura dabe.

Oraindino ia urtebete falta dan arren, martxan dago Kilometroak 2013ko dendea, Tolosako Korreo kaleko 7. zenbakian. Eta webgunea be abian da, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu