Chascomuseko saioa Argentinako telebistan

Erabiltzailearen aurpegia Anbotoko Haizorratza 2014-05-10 18:05

Youtuben begira nenbilela Chascomusen egindako saioaren bideo bat topau dot.

PAYAdoreak

Erabiltzailearen aurpegia Anbotoko Haizorratza 2014-05-10 18:05

Wilson Saliwoncyk payadore argentinarra Bruselan egongo da une honetan.

Errumania

Erabiltzailearen aurpegia Anbotoko Haizorratza 2008-09-18 15:23

Bai, badakit erabat abandonauta daukadala bloga. 

Aspaldi idatzitakoak

Erabiltzailearen aurpegia Anbotoko Haizorratza 2008-08-06 22:49   Musikea

Bizitearen lehen urteetan, gauza gatxa da lagunak eukitea zer dan ulertzea. Haginak urten barritan eta barriz jausi aurretik, gurasoek parkera eroaten zaitue lagunak egin dagizuzan. Baina zer dira lagunak? Noz bihurtzen dira ezagun bi alkarren lagun? Laguntasunak betiko irauten dau? Eta parkeko horreek zeure lagunak badira, zergaitik kendu gura deutsue baloia? Lagunak existiduten ete dira Donetes paketea amaitu eta gero?

Euskaltelen misterioa

Erabiltzailearen aurpegia Anbotoko Haizorratza 2008-07-05 21:39

Pentsetan dot jente askori pasauko jakola atzo niri pasautakoa: inoren deiaren esperoan egon, edo inori deitzeko asmoa euki, eta sakelakoak koberturarik ez! Hasieran ez neutson garrantzirik emon, bilera bat euki nebalako Donostian koberturarik ez izateko moduko zulo batean. 

Faduraren harira

Erabiltzailearen aurpegia Anbotoko Haizorratza 2008-06-27 18:05   Begi betegarri

Jose Luis Lizundia euskaltzainak artikulu interesgarri bat atara dau Getxoko uriolen ganean.

Gaixorik

Erabiltzailearen aurpegia Anbotoko Haizorratza 2008-06-14 12:44   Euskerea berbagai

Txirritak bertsoakaz egiten eban lez, senide bati, arrebeari, eskatu deutsat nik ahoz esaten deutsadazan berbak berak idatziz emoteko. Gaixorik nago: martitzen iluntzean gorputzeko atal guztiak makaltzen hasi jatazan, eztarria zarratu eta tenperatura igotzeagaz batera.

Igarkizuna

Erabiltzailearen aurpegia Anbotoko Haizorratza 2008-06-09 00:50   Euskerea berbagai

Hartz batek 10 kilometro egin dauz hegorantza, gero 10 kilometro ekialderantza eta azkenik 10 kilometro iparrerantza, hasierako abiapuntura itzuliz.

Elebitasuna

Erabiltzailearen aurpegia Anbotoko Haizorratza 2008-05-30 00:34   Musikea

-Ama, ni zergatik naz bi hizkuntza lasai berba egiteko gai? -Elebidun egin nahi baitzintudan, Unai, munduan ibilteko kontent eta alai gaztelaniaz eta euskaraz be bai. Zuretzako onena baino ez nuen nahi. -Ama, lar ez ote da bi jakin beharra? Aski da bakarra! -Unai, bihur ezazu hizkuntza txamarra: Saihesteko elurra edo kazkabarra, bakar bat ez ote da aukera kaskarra? Hobe hartzea xira ta forro polarra. -Ama ez dut euskaraz egiten tarteka kostatzen zait eta! -Pentsa hizkuntza dela zure bizikleta: Astero eman ezik dozena bat buelta, gero ta urrunago izango du meta, herdoildu egiten baita ganbaran gordeta. -Jonek soilik erdaraz ikasten du dena eskolan barrena! 

Ablazino linguistikoa

Erabiltzailearen aurpegia Anbotoko Haizorratza 2008-04-23 15:09

Gero eta guraso gehiagok aldarrikatzen dau gaztelaniaz ikasteko eskubidea daukeela euren seme-alabek. Gaztelania gaixoaren egoerea larria ei da Espainian, Katalunian berbarako, non dialektoaren hiztunek hizkuntzearen erabiltzaileen eskubideak zapaltzen dabezan.

Axun Aierberi

Erabiltzailearen aurpegia Anbotoko Haizorratza 2008-04-16 03:28

Orain hilabete, batzar baten jiran, bertso bat idazteko eskatu zeunstan, eta nahiz ez dakidan beranduegi dan, hiru-lau etorri jataz alkarren segidan zerura helduko jatzuzalakoan. Bi mila eta hiruko iraila izan zan zu irakasle zinan non eta Gasteizen euskera-espainola klasean, hain zuzen, ta zure irakaspena izan zan guztia itzultzen dala baina ez hainbeste zu itzuli zaitezan.

Bihar Montevideon

Erabiltzailearen aurpegia Anbotoko Haizorratza 2008-03-28 18:05

Honezkero Montevideon gagoz, baina bihar kantauko dogu Montevideoko Zitarrosa aretoan. Gaur irratiz irrati ibili gara, bertsoa zer dan azaltzen.

Atzo Chascomusen

Erabiltzailearen aurpegia Anbotoko Haizorratza 2008-03-24 23:53

Jaialdi edarra izan zan. Bueltan lasaiago idatziko dot guztiaren ganean. Deigarriena Chascomuseko Euskal Etxeko jentea izan zan: gazte kuadrila edarra, jente jatorra. 

Gaur bertso-saioa Saladillon

Erabiltzailearen aurpegia Anbotoko Haizorratza 2008-03-23 01:35   Musikea

Gaur Maialen, Fredi eta hirurok bertsotan ibiliko gara Brasilgo eta Argentinako beste hainbat inprobisatzailegaz. 

Harry Potter euskeraz: neuk kontauko deutsuet

Erabiltzailearen aurpegia Anbotoko Haizorratza 2008-02-25 03:29   Bertsolaritzea

Pasa dan astean Harry Potterren akabuko liburuak urten dau kalera Euskal Herrian: Harry Potter y las Reliquias de la MuerteLiburuak gaztelaniaz, katalanez eta galegoz urten dau, ez ostera euskeraz.

Iturengo Kontu Eguna

Erabiltzailearen aurpegia Anbotoko Haizorratza 2008-02-04 18:37

Zapatuan etxetik gura baino urrunago lotzen jatan Iturenera joan nintzan bertsotan Jexux Mari Irazugaz. Hangoei autortu neutsen moduan, Itureni buruz ez nekien gauza handirik, ez bada Erramun Joakinen istorioa, lagunen bat edo beste eta hango eleizeari buruzko kontutxo bat.

Albiste bat, Zenbat izenburu?

Erabiltzailearen aurpegia Anbotoko Haizorratza 2008-01-04 21:12

BERRIA: Bertsolaritzea ez dago oso zabaldua gizartean, Jaurlaritzearen 'Euskal kultura' inkestak dakarrenez.

2008 + 18'15''

Erabiltzailearen aurpegia Anbotoko Haizorratza 2008-01-01 20:27   Bertsolaritzea

Urteko gabarik hotzena izan ei da bart pasau doguna. Azkenean palestinarrez jantzi naz (soinekoa egiptoarra zan, palestinoa auskalo-non-egina, eta guzurretako eskopetetea made in Taiwan). 

2008 +45''

Erabiltzailearen aurpegia Anbotoko Haizorratza 2008-01-01 02:53

Urte barri on danori. Italiako Lanbrusco ardauaren eta xanpainaren eragina igarten nabil lerro honeek idazten deutsuedazan bitartean.

2008 - 20''

Erabiltzailearen aurpegia Anbotoko Haizorratza 2008-01-01 01:48   Euskaldunak munduan

Afaltzen gabiltz. Aita eta biok paleoantropologiaz berbetan hasi gara. Fredi ondino karakolak jaten dabil. Itxaso aita eta bion gaiagaz haserratu da, aitak emakumeen debilidadea eta halakoak aitatzen dabilelako.