Harry Potter euskeraz: neuk kontauko deutsuet

Erabiltzailearen aurpegia Anbotoko Haizorratza 2008-02-25 03:29   Bertsolaritzea

Pasa dan astean Harry Potterren akabuko liburuak urten dau kalera Euskal Herrian: Harry Potter y las Reliquias de la MuerteLiburuak gaztelaniaz, katalanez eta galegoz urten dau, ez ostera euskeraz.

Ez dakit zein dan bersino ofiziala, baina entzun dodanez, itzultzaileak ez ei dau euki denporarik itzulpena amaitzeko (eta argi itxi gura neuke entzun baino ez dodala egin). Barri horrek lubakiaren bi aldeetako sentsazinoak ekarri deustaz: batetik, badakit zein behar gogorra izaten dan itzulpenak presaka eta korrika egitea; bestetik, badakit zer izaten dan hizkuntzaren normalizazinoan urrats bat atzera egitea, hau da, inguruko hizkuntzetan dagoana ez izatea geurean. Bigarren alde horretatik, ezin imajinau neike Ibarretxek hitzaldi batean euskeraz ez egitea itzultzailea estu eta larri ibili dalako bere testua euskeratzen. Bestela be, imajinetan dozue martiaren 9ko hauteskundeen emoitzea ez dala BERRIAn agertzen martiaren 10ean, eta ez astelehena dalako (eta BERRIArik ez dagoalako astelehenetan), itzultzailearen ezintasunagaitik baino? azte euskaldunek gaztelaniara joko eben honezkero Harry, Hermione eta Ronen abenturen azken partea jakiteko. Eta hori ezin neike permitidu euskaldun lez. Horregaitik, prest nago kontetako nor hilten dan eta nork irabazten dauen istorioa zelan amaitzen dan euskeraz jakin gura dauen orori (baita laster kaleratuko ei daben seigarrenaren barri emoteko be).

Neuk aspaldi leidu nebazan danak ingelesez, jakinminari eutsi ezinik. Izan lei Iñaki Mendigurenek denporarik euki ez izana edo beste edozein arazo, baina kontua da kasu honetan euskerea nabarmen dabilela besteen atzetik, eta ez besteen erruagaitik, ezpada gu euskaldunongaitik. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu