Elebitasuna
2008-05-30 00:34 Musikea-Ama, ni zergatik naz bi hizkuntza lasai berba egiteko gai? -Elebidun egin nahi baitzintudan, Unai, munduan ibilteko kontent eta alai gaztelaniaz eta euskaraz be bai. Zuretzako onena baino ez nuen nahi. -Ama, lar ez ote da bi jakin beharra? Aski da bakarra! -Unai, bihur ezazu hizkuntza txamarra: Saihesteko elurra edo kazkabarra, bakar bat ez ote da aukera kaskarra? Hobe hartzea xira ta forro polarra. -Ama ez dut euskaraz egiten tarteka kostatzen zait eta! -Pentsa hizkuntza dela zure bizikleta: Astero eman ezik dozena bat buelta, gero ta urrunago izango du meta, herdoildu egiten baita ganbaran gordeta. -Jonek soilik erdaraz ikasten du dena eskolan barrena!
-Haren amak harentzat nahi zuen onena, baina aukeratzean hizkuntza, hurrena, ondo pentsau dezala zer den nahi duena ez baitu aukeratzen bakarrik batena! -Lau euskaldun eta bi erdaldunen juerga: zein da euren jerga? -Erdaldunak ezarriz bere hizkuntz zerga, euskaldunak ezin du berea kontserba, baina benetan galdu nahi duguna, zer da? Manera onak edo euskaldunon berba? -Guztiok bi hizkuntzak ikasi ezean gu bion antzean? -Biak dakizkigunok geronen etxean ez dugu aukerarik izango hitzean eta hasiko gara erdara hutsean aurrekoaren lehen berbea aditzean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!