Axun Aierberi

Erabiltzailearen aurpegia Anbotoko Haizorratza 2008-04-16 03:28

Orain hilabete, batzar baten jiran, bertso bat idazteko eskatu zeunstan, eta nahiz ez dakidan beranduegi dan, hiru-lau etorri jataz alkarren segidan zerura helduko jatzuzalakoan. Bi mila eta hiruko iraila izan zan zu irakasle zinan non eta Gasteizen euskera-espainola klasean, hain zuzen, ta zure irakaspena izan zan guztia itzultzen dala baina ez hainbeste zu itzuli zaitezan.

Betaurrekoak edo kapela buruan, kontu kontari eta umorez munduan, orain aingeruakaz, toki seguruan... Ze itzuli behar ete du Jainkoak zeruan zure beharra badau bere inguruan? Nahiz zure ahotsa barriro ezingo dan entzun, Gasteizen izango da klaseen oihartzun. Lau bertso honeen bidez azaldu nahi neutsun itzul ezin daitekeen hainbeste maitasun, adiorik inoiz ez, gero arte, Axun.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu