Bilboko Txistulari Bandeak sustraiko musikarik onena eskainiko dau Bilbon
2015-01-14 11:15 MusikeaBilboko Udal Txistulari Bandeak Euskalduna Jauregiko kontzertu programeagaz jarraituko dau aurten be. Hurrengo emonaldia eguazten honetan izango da, urtarrilak 14, Santurtziko Txistulari Bandea protagonista izango dauen kontzertu berezi bategaz. Iluntzeko 20:00retan hasiko da Euskalduna Jauregiko A3 Aretoan.
Martin Ugalde ikerketa bekea aurkeztu dabe
2015-01-14 10:34 kulturbizMartin Ugalde kultur parkeak, Berria egunkariak, Elkar argitaletxeak eta Jakin fundazinoak, Andoaingo Udalaren laguntzinoagaz, antolatu dabe Martin Ugalde ikerketa bekea. Urte birik behin egingo dabe deialdia, eta Martin Ugalde bera eta euskal kazetaritzea izango ditu ardatz.
Sopelako Irakurle Taldea jaio da
2015-01-14 10:13 kulturbizLiteratur klubaren gidaria Danele Sarriugarte izango da, eta honako ordutegian izango dira saioak: 19:00etatik 20:30era bitartean. Hurrengo hileotan hainbat idazle hurreratuko dira Sopelara: Alaine Agirre, Arantxa Urretabizkaia, Unai Elorriaga, Jose Luis Otamendi, eta abar. Bilerak hilean behin izango dira, eta saio bakotxean liburu bati buruz berba egingo da.
Erika Ederen erakusketeak edegi dau barriek 2014 programea
2015-01-13 17:05 KultureaZezeilaren 15era arte egongo da zabalik Bilboko Rekalde aretoan Erika Ede artista bilbotarrak aurkeztu barri dauen Euri-azala erakusketea. Bizkaiko Foru Aldundiak sortutako Arte Sorkuntzako Beken barriek programearen emoitzea da egitasmoa. Ederen erretratuek Jose Ignacio Anguisolaren testuak ditue lagun.
Amphitryon eta BIdeOtik programak martxan jarriko ditue Bilboko Alondigan
2015-01-13 16:51 ZinemeaUrtarrilaren 13an, BIdeOtik hasiko da, ikus-entzunezko bestelako narratibei begira jarrita, bideoaren bidez inguruan doguna erregistrau eta irudikatzeko modu barriak ekarriko deuskuzan zikloa.
Bestalde, Amphitryon programea jarri da abian, euskal arte eszenikoen mobikortasuna eta nazinoartekotzea bultzatzeko asmoz. Zikloa urtarrilaren 17an hasiko da In Between ikuskizunagaz.
Eusko Jaurlaritzeak euskerearen bizibarritze prozesua azalduko dau Txilen
2015-01-13 13:36 Euskerea berbagaiHitzordu horreek guztiak sano garrantzitsuak dira Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak bizibarritze prozesuan dagozan hizkuntza komunidadeakaz ezarritako lankidetza harremanen barruan.
Cristina Iglesiasen pieza bat, 2015eko lehenengo 'Obra Konbidaua'
2015-01-13 13:35 KultureaArtista donostiarrak 1990ean egindako izenburu bako eskulturea aurkeztu dabe gaur Bilboko Arte Eder Museoan, Obra Konbidau izeneko programearen barruan. Zezeilaren 13ra arte egongo da ikusgai.
Badatoz 2015eko maskaradak
2015-01-13 10:22 KultureaDomekan, hilaren 18an, abiatuko da aurtengo maskarada sasoia, Idauze-Mendin. Danetara, hamabi saio egingo ditue, lehenengoa eta azkenenengoa -apirilaren 19an- leku berean, bertako gazteak dira-eta antolatzaileak. Martiko hiru jelkaldi zapatuz egingo ditue.
EHUk eta Lu Xun Ikasketa Zentroak hitzarmena sinatu dabe txinera hizkuntzea erakusteko
2015-01-12 17:48 kulturbizEHUko Bizkaiko Campuseko errektoreaorde Carmelo Garitaonandiak eta Lu Xun ikasketa zentroko zuzendari Xiao Fang-ek akordioa sinatu dabe Txinako kulturea eta hizkuntzea zabaltzeko, eta mobikortasun programak bultzatzeko bere bai.
BilbaoEszenak 'Komunikazinoaren arlorako lehen laguntzak' ikastaroan izena emoteko epea zabaldu dau
2015-01-12 16:49 jardunaldiakGuillermo Royo eta Naia Muñoz irakasleek komunikazinoa kudeatzeko dagozan tresnak eta hartzaile bakotxarentzako (ikus-entzuleak, komunikabideak, banaketea eta abar) bide egokienak azalduko ditue. Era berean, dagozan baliabide posible guztiak aztertuko dira, klasikoenak eta azken baliabide digitalak.
Joseba Sarrionandiaren 'Izuen gordelekuetan barrena' poesia liburua berrargitaratu dau Pamielak
2015-01-12 14:27 KultureaEgileak berak zuzendu dau orain hogeita hamalau urte argitaratutako Izuen gordelekuetan barrena (Pamiela) liburuaren berarragitalpena, eta berbaurre barria idatzi deutso, ganera. 1981ean plazaratu zan liburua, eta kartzelan zala idatzi eban berbaurrea Joseba Sarrionandiak.
Daniel Garcíaren 'Demokratiza dezagun demokrazia' lana ikusgai dago Deustuko zubian
2015-01-12 13:42 KultureaUrtarrilaren amaierara arte, Bilboko Deustuko zubiko aginte-etxolan, Daniel García Andújarren Demokratiza dezagun demokrazia erakusketea ikusteko aukerea izango da. Esku-hartze artistikoak Deustuko zubian proiektuaren hirugarren edizinoa zarratuko dau erakusketa honek.
'Boyhood' irabazle, Urrezko Globoetan
2015-01-12 11:19 BarriakHiru sari irabazi ditu Richard Linklater zinemagilearen Boyhood beharrak; film eta zuzendari onenarena, eta antzeztaldeko emakumezko aktorearena (Patricia Arquette), hain zuzen be. Birdman eta The Theory of Everything pelikulek bina sari lortu ditue Urrezko Globoetan. Tina Fey eta Amy Poehler umoristek aurkeztu dabe ekitaldia.
Miguel Albaladejo zuzendariak jasoko dau Zinegoak 2015eko Ohorezko Saria
2015-01-12 10:43 ZinemeaLuis Miguel Albaladejo 1966an jaio zan Alacanteko herri batean eta zinemeagazko pasinoa txikitatik jatorko. Haren familiak zinema-areto bat eukan eta anaia nagusia programatzailea zan. Albaladejok bere gaztaroa Buñuel, Bertolucci, Kubrick, Pasolini, Woody Allen, Truffaut, Fassbinder eta 70. hamarkadako hainbat zuzendari nabarmenen lanak ikusten emon eban.
'Loreak' pelikulea izan da film latino onena Palm Spring Jaialdian
2015-01-12 09:55 BarriakKaliforniako Palm Spring Nazinoarteko Jaialdian, Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzendutako Loreak lana izan da onena, film latinoen arloan. Aurreko astean Espainiako Zinema Akademiak jakinarazo ebanez, Goya sarietan film onenarena irabazteko lehian izango da, ganera.
Odol Emoileak, Lince, Arantzazu Ametzaga, Euskadiko Herri Kirol Federazinoa eta Joaquin Atxukarro, 2014ko Sabino Arana sariak
2015-01-09 14:57 sariak-autortzakEuskal gizartearen alde egindako lanean nabarmendutako persona, alkarte edo erakundeei emoten deutsie Sabino Arana Fundazinoak sariak urtero. Hogeita seigarren edizino honetan, Arantzazu Ametzaga idazle eta liburuzaina, Euskadiko Odol Emoileen Alkartea, Lince-La Industrial Cerrajera enpresea, eta Euskadiko Herri Kirol Federazinoa-Sokatirea izan dira sarituak. Sari-emote ekitaldia hilaren 25ean izango da, Arriaga antzokian.
La Jodedera laukoteak 'Aio Kurrilo!' diskoa plazaratu dau
2015-01-09 13:21 MusikeaJenteari jantzan eginarazotea, hori da La Jodedera taldearen helburu nagusia zuzenekoetan. Aio Kurrilo! (Gaztelupeko Hotsak) hirugarren diskoa argitaratu barri dabe, hamabi kantakoa. Aurreko beharretan lez, Karibeko doinuak eta Euskal Herrikoak nahastua.
Fermin Etxegoienek 'Eutsiko diogu?' alkarrizketa-liburua kaleratu dau
2015-01-09 11:19 KultureaGaldera bakarra egin deutsie Fermin Etxegoien kazetari eta idazleak hamabi alkarrizketatuei, liburuaren izenburukoa, hain zuzen be: Eutsiko diogu?. Sorkuntzearen hainbat arlotan dabilz protagonistak, eta danak daukie euskerea ardatz. Erein etxeak Lekuko izeneko bilduman argitaratu dau.
Bermeoko Irakurle Txokoa Markinara joango da urtarrilaren 17an, Bizenta Mogelen txokoak ezagutzera
2015-01-09 09:57 jardunaldiakBermeoko Irakurle Txokoak ekimen berezi bat egingo dau urtarrilaren 17an, goizeko 10:30ean Markinara joango baita, Bizenta Mogel euskeraz idatzi eban lehenengo emakumearen txokoak ezagutzera. Kontuak kontu, 1782an jaiotako Bizenta Mogelen ekarpenak ezagutzeko aukerea izango dabe ekimenean parte hartzen dabenek, Yolanda Arrieta idazlearen gidaritzapean.
Korrika Kulturala aurkeztu dabe
2015-01-08 17:34 Euskerea berbagaiEuskal kulturea bultzatzea eta euskerea esparru guztietara eroateko asmoz, Korrika Kulturala aurkeztu dabe gaur. Programazino nazionalaren oinarria honako ekitaldi honeek osotuko dabe: Fausto herritar eredugarri antzezlana, Gosariak, Hordago ardoa!, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Txo mikmak txikia, Bertso Korrika eta Bertsolaritzearen sekretuak.
Sarrera behar da? Aurretik erosi behar da?
»» 'Erbestez erbeste', bertso saio literarioa