Madagascar

Bizkaie! 2005-07-22 00:00   Zinemea
Azken urteotan makina bat izan dira ordenadore bitartez oso-osoan egindako filmak. Orain arte emoitzak oso errentagarriak izan dira estudioentzat, baina azken sasoian egin diran pelikulak ez dira aparteko beharrak izan. “Robots-en” moduko pelikulek gainbeherearen hasikerea iragarri euskuen, film guztiek onak izateko gidoi interesgarria be euki behar dabelako. “Madagascar” ideia erakargarri batetik abiatzen da. Zoologikoko bizimodu erosora ohitutako animaliek natur ingurune batean biziten ikasi beharko dabe. “A priori” asmoa interesgarria da, baina, burutazinoa ona izanagaitik, horrek ez dau esan gura garapena ...

Oteiza: Mitoa eta Modernismoa New Yorken

Bizkaie! 2005-07-22 00:00   Euskaldunak munduan
Iratxe Ormatza

Nevadako euskaldunek Euskal Jaialdia ospatu dabe

Bizkaie! 2005-07-22 00:00   Euskaldunak munduan
Iratxe Ormatza

Armairutik epaitegira

Bizkaie! 2005-07-22 00:00   eretxia
Esaten neban normaltasunerako bide luzea falta jakula. Sarri askotan, lagunartean edo txisteak kontetako orduan, badagoz oraindino homosexualidadearen ganean errespetu bako pasadizoak. Ez dogu pentsetan gure inguruan dagoan nonor, laguna, familikoa, lankidea... mindu egin geinkela holako kontuakaz. Egoerea normalizetako bidean, homosexualen kolektiboek ezkontzarako eskubidea aldarrikatu eben. Izatezko bikotea eratu ahal izatea pausu garrantzitsua izan zan, duda barik, baina ez azkena. Kontserbadoreak eta, batez be, Eleiza Katolikoa kontra agertu dira. Homosexualei errespetua zor jakela aldarrikatu eben, baina ezkontzearena gehiegizkoa zala uste dabe ...

Deep Purple Azkena Rock Festival jaialdian izango da

Bizkaie! 2005-07-15 00:00   Musikea
Bizkaie!

Berakatza

Bizkaie! 2005-07-15 00:00   Jan edanak
Egunero 800 miligramo berakatz jan ezkero (ale erdia), kolesterola % 9-12 artean bajatu daiteke. Dana dala, esan behar dogu propiedade guzti honeek berakatz gordinak emoten deuskuzala. Errekeran, egosikeran edo prijidukeran, ezaugarri on honeek galtzen ditu. Berakatz-orioak, berakatz-hautsak edo berakatz sikuak ez daukie propiedade medizinalik, gusto gozoa baino. Euskal Herrian, berakatz nahiko hartzen dogu, baina gehienetan egosita edo prijiduta. Era asko dagoz berakatza gordinik jateko. Hona hemen batzuk: - Txikituta, entsaladetan (normalean tomateagaz, patatakaz edo entsalada mistoan). - Antxoakaz edo sardinakaz, orioagaz hartzen doguzanean ...

Aingeru-torradea

Bizkaie! 2005-07-15 00:00   Jan edanak
Zelan egin: Lehenengo eta behin flanerak beharko doguz. Ezer baino lehen, azukre eta ur apur bategaz karamelua preparauko dogu. Karamelo 'rubioa' egiteko zartagin batean jarriko doguz ura eta azukrea biak batera, eta surtan jarriko dogu astiro kolorea artu arte. Prest dagoanean, flanera bakotxean karamelo koilarakada bi jarri, eta hotzitzen ixten dogun bitartean, hurrengo masea preparauko dogu: aingeru-torradea, hain zuzen be. Gorringoak jarriko doguz bol batean. Bien bitartean azukrea eta ura lapiko batean egosten jarriko dogu, almibarra egin arte. Behin irakiten ...

Ardao produzinoaren gorakadea Britainia Handian

Bizkaie! 2005-07-15 00:00   Jan edanak
Mahasti barri asko Ingalaterrako hego ekialdean dagoz. Nekazariek euren lurrei etekina atarateko aukera parebakoa ikusi dabe ardaoan. Ardaogintzan aditu batzuek The Daily Telegraph aldizkarian argitaratutakoaren arabera, ardao produkzinoa bikoiztu egingo da datozan urteotan. Gaur egun, daborduko 330 mahasti dagoz 810 hektareatan, hainbat lekutan: Kent-en, Hampshire-n, Essex-en eta Sussex-en, berbarako. Erromatarek bere garaian mahastiak Britainiar ugarteetara eroan baebezan be, Bigarren Mundu Gerrearen ostean hasi zan ardaoaganako zaletasuna. Merkadu mailara 70eko hamarkadan heldu zan. Itsasoko klimeak neguko izozteak ebitetan laguntzen dau baina ...

Barriro etxean

Bizkaie! 2005-07-15 00:00   antxina-barri
Monumentuaren aldeko ekintzak Bilbo eta Bizkaia osoa egozan erabagiaren zain eta hau ezagutzera emon zanean, berehala hasi ziran erabagiaren aldekoen jaiak eta kontrakoen protesta eta ahaleginak. Esaterako, Magisteritza eta Merkataritza Eskolako eta Institutuko ikasleek grebea antolatu eben. Alde Zaharreko dendek ateak zarratu ebezan 12etatik arratsaldeko 3etara. EAJk mitina eta manifestazinoa be antolatu ebazan, nahiz eta gero bertan behera geratu Gobernadoreak holan aginduta. Ekintza horreen guztien artean ikusmin eta ondorio gehien ekarri ebana 60 emakumek egindakoa izan zan. Honeek, monumentuaren aurrean ...

Paris Bilbon eta surrealistak bizirik

Bizkaie! 2005-07-15 00:00   Kulturea
XX. mendeko bigarren hamarkadearen amaieran, Lehen Mundu Gerrearen hondamendien ostean, margolari, argazkilari, zinema zuzendari, idazle eta aktibista asko Parisera joan eta iraultza bisual eta ideologikoa aurrera eroateko gai izan ziran. Kronologiari begiratuta, mobimentuaren hasikerea 1919an dago, Philippe Soupault eta André Bretonek ‘idazketa automatikoaren’ oinarrian dagoan Les Champs magnétiques lana argitaratu ebenean. Mobimentua 1966an amaitu zan, Breton hil zan urtean. Baina surrealismoaren eragina muga horreetatik harago be joan zan, eta ‘surrealista’ terminoa bera gure ohiko hizkerearen parte izatera heldu da. Erakusketea ...

'Zure rokanrrola', 7 lurraldeetako 22 taldek Gure Irratiaren alde atara daben diskoa

Bizkaie! 2005-07-15 00:00   Musikea
'Zure rokanrrola' diskoko taldeak eta kantuak: - Nuuk-At: Arezko itsasoa. - Dirties: Samurai. - Sextysexers: Askatu jarrera. - Potemkin: Kotoizko itsasoa. - Surfin kaos: Bidearen bazterretik. - Brigada criminal: Inoiz gehiago ez. - Captain Nemo: 21 aulkiak. - Lehiotikan: Zaharkituriko fedea. - Stupenda Jones: Paradisu faltsua. - Keike: Errudun jaioak. - Izate: Ametsa. - Fjord: Destinuaren eskutan. - PiLT: Oroimenaren zuloa. - Ikus: Kali. - Sharon Stoner: Burmuina eta bihotzaren arteko eztabaida. - Neubat: Gure hitzak. - Izaera: Infernuko Patxi. - Sorkun: Hator. - Skunk: ...Ta lurra itzulika. - Ozke: Xake. Bizkaie!

Ibilaldia'06 Elorrion

Bizkaie! 2005-07-15 00:00   Kulturea
Udako oporraldian indarrak hartu eta irailean bete-betean hasi beharko dabe lanean. Ilusinorik, behintzat, ez jake falta. Euren berbatan igarten da: ‘hemen gagoz, elorriotarrak gara eta elorriotar zein inguruko guztientzako Ikastolea hemen daukazue. Geurea zeurea da; etorri, ezagutu gaizuez eta, ondo baderitxazue, batu zaiteze batzen gaituenera! Ibilaldia 2006 Elorrion, non bestela?’ Bizkaie!

Euskal Herria Zuzenean 2005

Bizkaie! 2005-07-15 00:00   Musikea
Azken buruan, antolatzaileek azpimarratu gura izan dabe EHZ ez dala gazteentzako jaialdia bakarrik, izan be, familia osoarentzat be oso aproposa da, umeentzako eta helduentzako egitarau mamitsua preparau dabe eta. Gotzon Uribe

Expo sorgindua

Bizkaie! 2005-07-15 00:00   Bidaide
Aurrean daukadazan beste makina bi sano arrakastatsuak izan daitekezala pentsetan dot merkaturatzeko erabagia hartuko balebe. Toshiba etxeak sortu ditu eta aurreikuspenen arabera, sei bat urte barru jarriko dabez salgai. Ahalmen handiko robotak dira eta arlo desbardinetako jakingarriakaz programetako modukoak; oraingoz, bigilantzia lanetarako, etxeko lanetan laguntzeko eta jaubeari behar dauen informazino guztia (era guztietako barriak, sortu ahala, eguraldia, e-posta...) emoteko oso aproposak dira; horrezaz ganera, familiako kideen ahotsak ezagutu eta bereizten ditu eta batera berbetan egon arren, danei erantzuteko kapaz da ...

Zenbat Garagaz udea euskeraz

Bizkaie! 2005-07-15 00:00   Euskerea berbagai
Barnetegiak Bakaikun (Nafarroa) abuztuaren 1etik 13ra eta abuztuaren 16tik 28ra; Ondarroan (Bizkaia) garagarrilaren 1etik 13ra eta irailaren 5etik 17ra eta, aurten lehenengoz Bilbon, garagarrilaren 5etik 30era eta irailaren 19tik urriaren 1era (ikasleak etxera joango dira lotara) Barnetegiak izango dira. EGA, HE1 eta HE2 mailak eskainiko dira, hainbat osteratxugaz batera, mendira, hondartzara... Gazteek be izango dabe aukerea udan barnetegian euskeraz biziteko, bai Nafarroako Bakaiku herrian zein Bilbon. Holan, 16 urtetik aurrerako gazteek garagarrilaren 5etik 30era eta abuztuaren 29tik irailaren 10era egonaldia ...