'Yo soy la Inteligencia Artificial'.
2025/11/21 - 2026/04/25
Next Museum Bilbaon (Blas de Otero kalea, 54 - Deustu - Bilbo). |ErakusketakSebastiano Vitale komisario dauen erakusketea Bilbora helduko da Salt Lake Cityn (AEB) eta Londresen (Britainia Handia) ikusgai egon ondoren. Haren bidez, Bilboko museoak etapa barri bati ekingo deutso eta zientzia, teknologia eta artea bikain buztartzeari esker, murgitze-erakusketak eskainiko dira barritzaileak, sortzaileak eta dibulgatzaileak, gaurkotasun handiko arazo eta gaiei buruz gogoeta eginarazoko dabenak, espazioko arduradunen esanetan.
Bisitariak
- Beherapen bereziak familientzat (3 kide baino gehiago) eta taldeentzat (10 lagun baino gehiago).
- Sarrera doban 5 urteko edo hortik beherako umeentzat eta dibersidade funtzionala daben personakaz doazenentzat.
- Irisgarria mugikortasun urriko personentzat.
- Hitzarmen bereziak ikastegi eta enpresakaz. Eskatu informazinoa hemen: reservas@nextmuseum.net.
Ordutegia
- Astelehen eta martitzenetan: zarratuta.
- Eguaztenetik zapatura: 11:00etatik 13:30era eta 15:30etik 19:30era. Azken erakustaldia izan eta ordubetera zarratuko da (20:30ean).
- Domekatan: 11:00etatik 18:00etara. Azken erakustaldia izan eta ordubetera zarratuko da (19:00retan).
Informazino gehiago eta sarrerak hemen.
'Bakardade Ikusezina / Invisible Soledad'.
2025/11/24 - 2025/12/05
Gernikako Elai Alai Aretoan. |Erakusketak
'Jai demokratiko batzuen aldeko borroka 1975 eta 1976ko Karmenak'
2025/12/01 - 2025/12/22
Zornotzako Zelaieta Zentroan. |ErakusketakErakusketeak gure herrian jai demokratikoen aldeko burrukearen 50. urteurrena erakusten dau, Mikel Etxebarria Etxeitaren eskutik.
Bisita gidatuak
- Abenduak 2: 19:00retan (euskeraz).
- Abenduak 9: 19:00retan (gazteleraz).
'Argizaiola Trofeoa 1980-2025'.
2025/12/05 - 2026/01/09
Gernika-Lumoko Kultur Etxeko Ricardo Abaunza erakusgelan. |ErakusketakLehiaketen Lehiaketako obra irabazleak. Euskal Herriko Argazkilari Elkarteen Federazinoak (EHATE), lurralde osoko 25 argazki-alkarte batzen dituanak, Argizaiola Trofeoa 1980-2025 erakusketa proiektua aurkeztu dau, euskal argazkilarien ibilbidea, sormena eta talentua omentzen dituan atzera begirako erakusketea hain zuzen be.
Argizaiola Trofeoa Euskadin dagoan argazki-lehiaketen lehiaketa bakarra da eta segurutik bakarra Europan. Bertan, alkarte federatuek atondutako lehiaketetan saritutako lanek parte hartzen dabe eta, ondorioz, Argizaiola Euskal Herriko argazki-sari gorena da.
29. Euskal Herriko Artisautzaren Azokea
2025/12/05 - 2025/12/08
Durangoko Azoka Plazan. |AzokakInformazino gehiago hemen.
ZKZ Topaketea 2025
2025/12/06 - 2025/12/30
Bizkaian. |AntzerkiaAbenduak 6-8: Bilboko Zirkozaurre Espazioan (tailerrak).
Zirku galak
- Abenduak 13: Kultur Leioan.
- Abenduak 14: Meatzari Aretoan (Muskiz).
- Abenduak 29: Santurtziko Kultur Aretoan.
- Abenduak 30: Ermua Antzokian.
Informazino gehiago hemen.
'Lovesong'.
2025/12/19 - 2026/01/11
Bilboko Pabilioi 6 Aretoan. |AntzerkiaESTREINALDIA.
- Egilea: Abi Morgan.
- Egokitzapena eta zuzendaritzea: Sandra Maturana.
- Antzezleak: Kepa Alesso, Itziar Lazkano, Felipe Loza eta Itxaso Sanchez.
- Jantziak eta eszenografiaren diseinua: Betitxe Saitua.
- Eszenografiaren egilea: ATX TEATRO eta Betitxe Saitua.
- Argiztapen diseinua: Fernando Alcauzar eta Quique Gago.
- Zuzendariaren laguntzailea: Sandra Ortueta.
- Ikus-entzunezkoen diseinua: Iñigo Cobo.
- Argazkiak: Hodei Torres.
Arriaga Antzokiaren kolaborazinoagaz.
Sinopsia
Zelan pasau da horren azkar denporea?
Maitasunaz eta denporearen joanaz berba egiten dauen istorio hunkigarria. Maggie eta Billyren istorio kontetan dau, gaztaroko pasinotik hasita, berrogei urte alkarregaz pasau ondoreneko isiltasuneraino. Maggie eta Billy aste erabagigarri baterako prestetan dabizen bitartean, joanaren eta orainaren arteko etenbako buztarketea emoten da.
Abi Morganen testua, Sandra Maturanak egokitua eta zuzendua, Kepa Alesso, Felipe Loza, Itziar Lazkano eta Itxaso Sanchez protagonista dituala.
Erosi sarrerak hemen.
Orkestra Zuzendaritzari buruzko VIII. Topaketak
2026/01/27 - 2026/01/30
Bilboko Musika Egoitzan. |Musikea
Bizkaiko Foru eta Ogasunaren 500 urte
2026/03/18 - 2026/03/20
EHUko Bizkaia Aretoan. |JardunaldiakIzen-emotea hemen.
Azkena Rock Festival 2026. Trashville
2026/06/18 - 2026/06/20
Gasteizko Mendizorrotzan. |JaialdiakSarrerak hemen.
Azkena Rock Festival 2026
2026/06/18 - 2026/06/20
Gasteizko Mendizorrotzan. |JaialdiakSarrerak hemen.
