Bertsoaroa 2026. Bertso-Trama.
2026/02/03 - 2026/03/12
Iruñeko Kondestable Civiboxeko patioan. |Bertsolaritzea- Bertsolariak: Beñat Astiz, Ekain Tolaretxipia, Idoia Granizo, Izaro Bilbao, Jabi Lezaun eta Libe Goenaga.
- Gai-jartzaileak: Iratxe Legarra eta Patxi Bueno.
Bertsoaroak urtero, bere egitarauan, lekua egiten deutse bertsolari gazteei eta aurten be horri ekingo jako. Iratxe Legarra eta Patxi Bueno gai-jartzaileek proponidutakoen aurrean bertsotan egin beharko dabe bertsolariek.
'Lauaxeta, ametsen egilea'.
2026/02/03 - 2026/03/12
Bilbon, Euskal Abertzaletasunaren Museoan (Ibañez de Bilbao, 16). |AurkezpenakEsteban Urkiaga Lauaxeta (1905-1937) euskal poeta eta olerkariaren jaiotzearen 120. urteurrena gogoratzeko atondutako ekitaldien artean, Euskal Abertzaletasunaren Museoak Lauaxeta, ametsen egilea erakusketa ibiltaria dakar.


Bizkaiko Foru Aldundiak atondu dau erakusketea eta bozeroaile eta Euskera, Kultura eta Kirol diputadu Leizuri Arrizabalak zehaztu dauenez, Lauaxeta ezagutzeko modua emoten deusku erakusketa hau memoria historikoari lotutako saioa be bada, eta nor garen eta nondik gatozen gogoratzeko aukerea emoten deusku. Bizi izan zan sasoiko persona oso berezia izan zan Lauaxeta: euskalduna, euskaltzalea, abertzalea, jeltzalea, kristinaua, kazetaria, askatasunaren eta egiaren maitalea, europazalea eta demokratea.
Sabino Arana Fundazinoaren Euskal Abertzaletasunaren Museoaren laguntzaz, eta olerkariaren hainbat alderdi jorratzen dira bertan: Mungian emondako umezaroa, kazetaritzeari eta poesiari eskainitako dedikazino profesionala, 1936ko Gerran Euzko Gudarosteagaz hartutako konpromisoa eta, azkenik, 1937ko bagilaren 25ean, tropa frankisten fusilamendua Gasteizen.
'[Barne] lurra'. RA ASENSI.
2026/02/10 - 2026/04/12
Bilboko Rekalde Aretoan. |ErakusketakRekalde Aretoak RA ASENSI (Bilbao, 1989) artistearen [Barne] lurra erakusketea, barriek zikloare barruan. Programa horrek ikusgai jarten dau Bizkaiko Foru Aldundiaren arte plastiko eta ikusmen-arteen bekez gozau daben artisten aukeraketa bat.
'Mediaciones compartidas - Bitartekaritza partekatuak'.
2026/02/16 - 2026/04/13
Hernaniko Chillida Lekun. |ErakusketakNagore Legarretaren argazkien eta Beñat Iturriozen ikus-entzunezkoaren bidez, arteak krisi klimatikoaren eta despopulazinoaren aurrean katalizatzaile lez dauen rolari buruzko gogoetea egiten dau erakusketeak.
Beste alde batetik, Nagore Legarreta argazkilariak bisita komentatua eskainiko dau datorren zapatuan, martiaren 21ean, goizeko 11:00etan.
Informazino gehiago eta sarrerak hemen.
'Literatura y fotografia'. VANESA LARA.
2026/02/17 - 2026/05/26
Bilbon, Bizkaiko Foru Liburutegian. |Ikastaroak- Ordutegia: 18:00-20:00.
- Tokia: Bilbon, Foru Liburutegian, 2. pisua, Tailerren Gela (Diputazino kalea, 7 (Bilbo).
- Hizkuntzea: Gaztelaniaz.
- Izena emoteko epea: zezeilaren 9tik 12ra arte.
- Izena emateko prozedurak: Webguneko formularioren bidez.
- Gehienez: 16 persona (zozketaz).
'Anónima'. TXUSPO POYO.
2026/02/19 - 2026/05/17
Bilboko Azkuna Zentroan. |Erakusketak
Ezkerretik eskumara: Álvaro de los Ángeles, erakusketearen komisarioa; Txuspo Poyo artistea eta
Txomin Olabarri, Azkuna Zentroko zuzendari nagusia.
Zezeilaren 19an, arratsaldeko 18:00etan, artistearen eta komisarioaren arteko barriketaldia.
Erakusketea arratsaldeko 19:00retan zabalduko dabe. Martitzenetik domekara, goizeko 11:00etatik 20:00etara egongo da zabalik.
Txuspo Poyo (Altsasu, Nafarroa, 1963)
Txuspo Poyo eta Alvaro de los Ángeles Anonima erakusketearen aurkezpenean.
Artisteak bere ibilbidean barrena osotutako corpus artistikoak lengoaia eta baliabide askotarikoak buztartzen ditu, besteak beste, zinemea, bideoa, argazkia eta instalazinoa. Horreen bidez, kultura, teknologia eta politikearen arteko alkarguneak aztertzen ditu. Haren lanean, askotan, dudan jarten ditu errealidadearen eta fikzinoaren, zientziaren eta mitologiaren, joandako denporen eta orainaren arteko mugak, eta sortzen dauen narratiba bisualak gogoetea piztu nahi dau aginpideak, eratorritako kontrol-mekanismoek eta historia garaikideak sortzen dituen loturei buruz.
Anónima izenburuak oinordetzan jasotako herri-jakintzeari egiten deutso erreferentzia eta erakusketa monografiko honek Txuspo Poyok 1990eko hamarkadatik gaurdaino egindako proiektu artistiko gehienak batzen ditu.
'Ipar-Hegora'. LEO BURGE.
2026/02/20 - 2026/04/26
Bilboko BilbaoArteko Uribitarte 40 Aretoan (Uribitarte pasealekua, 40. 48009 Bilbo). |ErakusketakErakusketan Burgek 2023 eta 2025 urte artean egindako lanak dagoz. 2024-25ean bekea eskuratu eban BilbaoArteren estudio eta guzti eta, ondoren, Otxarkoagako estudioetan ibili zan lanean.
Proiektua osotzeko, bisita gidatuak egingo dira euskeraz (martiaren 4an) eta gaztelaniaz (martiaren 18an), zeinu-hizkuntzara egokituta, eta erakusketeari buruzko liburu bat aurkeztuko da (martiaren 26an).
- Bisita gidatua artisteagaz
Zezeilak 20, barikua, 18:00etan.
Inaugurazinoa eta aurkezpen publikoa
Zezeilak 20, arratsaldeko 19:00retatik 21:00etara. Doban.
- Bisita gidatuak
Espainiako Zeinu Mintzaireagaz eta mintzatua
Martiak 4, eguaztena (euskeraz), 19:00retan.
Martiak 18, eguaztena (gaztelaniaz), 19:00retan.
- Liburuaren aurkezpena (martiak 26, eguena, 19:00retan)
Leo Burge artisteagaz eta Jaime Asua argazkilari, zinemagile eta diseinatzaile grafikoagaz.
Katalogoan KAMC Koganecho, Ethall galeria eta Atoin ikusgai izandako urtebeteko lana laburbatzen da, eta aurreko batzuk be batzen dira; esate baterako, Carreras-Mugican eta Jorge Lopezen egindako erakusketak edo BilbaoArteko egoitzan produzidutakoak. Gainera, Ipar-Hegora erakusketarako egindako konpilazino barriak dokumentauko dira izenburu beragaz
Gutun Zuria, Letren Nazinoarteko Jaialdia 2026.
2026/02/24 - 2026/02/28
Bilboko Azkuna Zentroan. |Jaialdiak
'Begirada disidente bat'. JUANA CIMA.
2026/02/28 - 2026/08/30
Bilboko Azkuna Zentroan. |ErakusketakBegirada disidente bat erakusketeagaz bizi-jarrera batera hurbiltzea proponiduten da. Karibeko gomutea, Euskal Herrian jasotako prestakuntza eta espiritualtasun esploratzailea buztartzen dituan ibilbideaz gan, hirurogeita hamarreko hamarkadearen amaieratik, nortasunari, ekologiari eta generoari buruzko oinarrizko eztabaidak aurreikusten dituana. Juana Fernández Cima (Caibarién, Kuba, 1951) ahots berezi bategaz agertzen jaku, sarritan arau heteropatriarkalaren ertzetatik jardunez, disidentzia erradikal eta poetikoko uniberso estetikoak ereginez, sorkuntza eta bizitea batuz, banaezin bihurtu arte.
Ikusgarritasun publiko handieneko aldian (1977-1997), haren lanak bilduma instituzionaletan sartu ziran ,besteak beste, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Gasteizko Udalarenetan. Halan da be, askatasun formalak, arlo afektiboko zintzotasunak eta identidadearen azterketan kontzesinorik ezak kanon kritiko eta museistiko nagusiaren bazterrean kokatu eben. Erakusketa-zirkuitutik —ez, ostera, produkzinotik— nahita erretirau ondoren, haren obrea narratiba hegemonikotik kanpo geratu zan. Erakusketa honek bakotasun hori agirian ixtea, haren ekarpenaren garrantzia aldarrikatzea eta eztabaida garaikidean dauen lekura itzularazotea du helburu.
Erakusketea Garazi Ansa historialariak (Oiartzun, 1989) komisariau dau.
'Nicholas Nixon'.
2026/03/02 - 2026/06/28
Bilboko Rekalde Aretoan (Alameda de Recalde, 30). |ErakusketakFundación Mapfrek produzidutako erakusketea Rekalde Aretoagaz alkarlanean.
Erretratua: J.A., E.A., Dorchester, Massachusetts, 2001 Colecciones Fundación Mapfre Bildumak © Nicholas Nixon.
'Garitaonandia'tar Bitorri. 150 Urte. Bitor Garitaonandia, Bizitza, Obra, Memoria',
2026/03/05 - 2026/03/15
Zaldibarreko Liburutegi zaharrean. |Erakusketak
'Iniciacion a la encuadernacion'.
2026/03/05 - 2026/04/23
Bilboko Foru Liburutegian. |IkastaroakInformazino gehiago eta egitaraua hemen.
XV. Musika-Musica.
2026/03/06 - 2026/03/08
Bilboko Arriaga Antzokian eta Euskalduna Jauregian. |MusikeaErosi sarrerak hemen (Zezeilaren 12tik aurrera).
29. Malagako Festibala.
2026/03/06 - 2026/03/15
Malagan. |Ikus-entzunezkoakInformazino gehiago eta egitaraua hemen.
'Carne y Arena'. Alejandro González Iñarritu
2026/03/11 - 2026/06/20
EITBren egoitzako 5. platoan (Bilbo). |Erakusketak
Aitzealdenk! Fest 2026
2026/03/13 - 2026/03/15
Azpeitiako Sanagustin Kulturgunean. |MusikeaHiru egunez, zazpi talde pasauko dira Sanagustin Kulturguneko oholtzatik. Aurton be, Kulturaz Kultur Kooperatibak Ayuken Management alkarteagaz batera atondu dau egitaraua.
Egitaraua
- Martiak 13, 22:30ean: Ezpalak + Lin Ton Taun.
- Martiak 14, 21:30ean: Marte Lasarte + Sua + Fatal.
- Martiak 15, 18:00etan (doban): Sara Zozaya + Gartxot.
Sarrerak hemen.
'Legatua/Legado'. dFERIA. XXXII. Arte Eszenikoen Feria.
2026/03/14 - 2026/03/18
Donostian. |AntzerkiaInformazino gehiago hemen.
Bizkaiko Foru eta Ogasunaren 500 urte
2026/03/18 - 2026/03/20
EHUko Bizkaia Aretoan. |JardunaldiakIzen-emotea hemen.
