
XII. Gizazinea
2022/04/30 - 2022/05/31
Bilbon. |Ikus-entzunezkoakJarduerak Bilborock aretoan, El Carmen aretoan eta San Frantziskoko Udaltegian izango dira.
Informazino gehiago eta egitaraua hemen.
'dobLe eLe'. LUCIA C. PINO
2022/04/30 - 2022/07/30
Bilbon, Artiatx-en (Deustuibarra, 70A - 2. pisua). |ErakusketakBWALL COLLECTIVE GIRLS
2022/05/01 - 2022/05/31
Bilbon, Dock Bilbaon. |ErakusketakShowcase: JULIETA SOL
X. Poetak Maiatzean Nazinoarteko Jaialdia
2022/05/01 - 2022/05/31
Gasteizen. |JaialdiakBertoko eta kanpoko zein gonbidatuko poeta, talde, alkarte, poesiaren inguruko tailer, kantautore, musika-talde, aktore, musikari edo jantzarik parte hartuko dabe et helburu nagusiena da poesia zabaltzea uri osoan zehar, eskolan, unibersidadean, liburutegietan, tabernatan, merkatal-guneetan, uriko leku emblematikoetan...).
Informazino gehiago hemen.

Otxarkoaga eta Txurdinagako XVII. Magia Topaketak
2022/05/04 - 2022/05/29
Bilboko Otxarkoaga eta Txurdinaga auzoetan |Jaialdiak
'Lurraren inguruko Zirkunnabegazinoaren V. Mendeurrenaren atlasak eta kodexak'
2022/05/05 - 2022/05/30
Bilbon, Bizkaiko Foru Liburutegian |ErakusketakKartografiako bitxi nagusien bidez munduaren irudia aldatu eta gizateriarentzat aro barria edegi eban bidaia gogoratzen dau erakusketeak. Aldi berean, erakusketak Juan Sebastian Elkanoren irudiaren aintzatespena egiten dau.

Malu Hatoum-en 'AQUÍ.FEROZ'
2022/05/06 - 2022/06/03
Bilboko BilbaoArte Fundazinoan. |ErakusketakErakusketa aretoa astelehenetik barikura egongo da ikusgai, 17:30etik 20:30etara, bagilaren 3ra arte. Jaiegunetan eta astegoienetan zarratuta egongo da.
Malu Hatoum (Brasil, 1976). Soinu-artistea, abeslaria, performerra, idazlea eta produktorea da. Klauss Vianna jantza garaikideko teknikan eta Arte Integratiboan graduatua. Psikologian lizentziaduna São Pauloko Unibersidadean eta Soinu Artean Masterra Bartzelonako Unibersidadean. Brasilgo Ikeda Abesbatza Filarmonikoan soprano lez ibili, São Caetano do Suleko Arteen Fundazinoan (São Paulo, Brasil) kantu lirikoko kontzertuetan eta Henry Purcellen Dido & Aeneas operan kantu lirikoa ikasten eban bitartean. Refluxus Kolektiboaren sortzaileetako bat da.

'Sastraka/ Maleza'
2022/05/06 - 2022/05/29
Gasteizko Oihaneder Euskerearen Etxean. |ErakusketakSastraka/Maleza erakusketa maiatzaren 6ean arratsaldeko 19:00etan edegiko dabe Gasteizko Oihaneder Euskerearen Etxean.
Sastraka egitasmoa Pello Lizarraldek idatzitako 12 testutatik abiatuta, arlo ezbardinetatik datozen beste hiru artisten artean landutako erakusketea da. Jose Ignacio Agorretak 25 orio margotu ditu, Imanol Ubedak 12 kantu musikatu eta Imanol Rayok 36 erretraturen egilea da. Lan intimistak, soilak, atenporalak egin ditue eta Sastraka egitasmoak ezaugarri horreek danak barrubatzen ditu.
'Perros y tuberias'. CARMEN VALERO RODRÍGUEZ eta ELENA NÚÑEZ MALLÉN
2022/05/10 - 2022/06/10
Bilbon, Bizkaiko Batzar Nagusien Erakusketa Aretoan (Hurtado de Amezaga kalea, 6 – Beheko pisua). |ErakusketakErakusketeak, EHUko Arte Eder Fakultadeko Pintura Masterrean egindako lana islatzen daben ikasle bien hamabost margolan inguru batzen ditu. Egileek hainbat material eta euskarri –biniloak, egurra, akrilikoak, oihal edo kartoi ganeko olixoak, serigrafiak eta arkatzez edo argizariz egindako marrazkiak– erabili ditue sormen iradokitzailea irudikatzeko.
Sartzea doban.

Sormene. SORKUNTZEN GALDAKAOKO PLAZEA
2022/05/12 - 2022/05/27
Galdakaon. |JardunaldiakInformazino gehiago hemen.
Haragi 2022
2022/05/19 - 2022/05/22
Basque Culinary Centerren eta Tolosan.Haragiaren edo okelearen eta parrilearen munduko onena maiatzaren 19tik 22ra Haragiaren eta parrilaren munduko onena maiatzaren 19tik 22ra Basque Culinary Centerren eta Tolosan alkartuko dira #HARAGI2022 ekitaldian.
Topaketa honen bidez, maiatzaren 19an Basque Culinary Centerren haragiaren eta parrillaren sektoreaz gozatu eta aldi berean balioa emango diogu, profesioanalentzako kongresu baten bidez. Bertan, arreta berezia eskainiko zaio kalitateari, animalien ongizateari eta iraunkortasunari, Luis Alberto Lera (Lera jatetxea), José Gordón (El Codjarrey El Capricho, El Caprémanos) eta Laprichoren mailako chef eta parrillero handien eskutik, besteak beste.
Gainera, asteburuan zehar, nazinoarteko parrileroek jateko erreak eta herriko kozineruen mokaduak be probetako aukerea izango da Tolosan jai giroan.
'Aquel lugar de nuestra infancia'. Pabilioi 6 + Gazte Konpainia
2022/05/20 - 2022/05/22
Bilboko Pabilioi 6 Aretoan. |AntzerkiaAna Garcia Peñak (Vulnera Compañía) sortutako antzezlanak Gazte Konpainiako aktore batzuk ditu
lan taldean.
Dramaturgia, aktore zuzendaritzea eta artistikoa Ana García Peñarena da. Nerea Elizalde, Sandra Martín Gómez, Kepa Alesso, Ana Otsoa San Juan, Albar Cirarda eta Ana García dira antzezlaneko lantaldean. Gai politiko, etiko eta bizitzeari berari buruzko eztabaidan sartzen dira: politikearen eragina hezkuntza-sisteman, umezaroan jasandako indarkeria, berbearebn boterea, heldu-munduaren tirania, zahartzaroko errebeldia
eta besteaz jaubetzeak dakarren kemena.
Nerea Rodríguezek egin ditu jantziak, María Casanueva eta Susana Diezen eszenografia, Aitor Garciaren argiztapen-diseinua, Nerea Elizalde, Ana Otsoa eta Ana Garcíaren soinu-espazioa eta Amets Ibarra eta Ana Otsoa dira zuzendari laguntzaileak.
I. Itsaso Fest
2022/05/21 - 2022/05/22
Getxoko Kirol Portuan. |JaialdiakJaiaren helburua da itsasoak eskaintzen dituan aukera guztiak herritarrei ezagutarazotea, arlo honeetan lan egiten daben bertoko enpresen begiradearen bidez: turismoa, injinerutzea, teknologia eta I+G, merkataritzea, ostalaritzea eta kulturea eta kirola.
Horretarako, hainbat jardueratarako bonu batzuk merkaturatu dira eta hiru esperientziaz gozetako aukera emoten dabe 25 euroan. Eskuragarri dagoz www.itsasfest.eus webgunean.

Literaturia 2022. 'Piztia'
2022/05/27 - 2022/05/29
Zarautzen. |JardunaldiakInformazino gehiago eta egitaraua hemen.
'Aquel lugar de nuestra infancia'. Pabilioi 6 + Gazte Konpainia
2022/05/27 - 2022/05/29
Bilboko Pabilioi 6 Aretoan. |AntzerkiaAna Garcia Peñak (Vulnera Compañía) sortutako antzezlanak Gazte Konpainiako aktore batzuk ditu
lan taldean.
Dramaturgia, aktore zuzendaritzea eta artistikoa Ana García Peñarena da. Nerea Elizalde, Sandra Martín Gómez, Kepa Alesso, Ana Otsoa San Juan, Albar Cirarda eta Ana García dira antzezlaneko lantaldean. Gai politiko, etiko eta bizitzeari berari buruzko eztabaidan sartzen dira: politikearen eragina hezkuntza-sisteman, umezaroan jasandako indarkeria, berbearebn boterea, heldu-munduaren tirania, zahartzaroko errebeldia
eta besteaz jaubetzeak dakarren kemena.
Nerea Rodríguezek egin ditu jantziak, María Casanueva eta Susana Diezen eszenografia, Aitor Garciaren argiztapen-diseinua, Nerea Elizalde, Ana Otsoa eta Ana Garcíaren soinu-espazioa eta Amets Ibarra eta Ana Otsoa dira zuzendari laguntzaileak.
'Imajinau'. GetxoPhoto, Nazinoarteko Irudi Jaialdia 2022
2022/06/02 - 2022/06/26
Getxon. |JaialdiakInformazino gehiago hemen.

Erriberriko 23. Antzerki Jaialdia
2022/07/15 - 2022/07/31
Erriberrin. |AntzerkiaInformazino gehiago hemen.