Zemendiak 6

Aitzina Folk 2026.

2026/10/17 - 2026/11/29

|Musikea

Aurten gogoan geratuko jakuzan momentu bereziak biziko ditugu: Natxo de Felipe barriro igongo dau oholtzara, Oskorriri agur esan eta hamaika urtera eta Luar Na Lubre taldeak bere 40 urteko ibilbidea ospatuko dau geugaz.

Horreekaz batera izango dira Dervish, Maruja Limón, Fillas de Cassandra, Los Hermanos Cubero, Corquiéu, Saltaire, Mayalde, Otxo Bikotea, Alos Quartet eta sustrai-musikak Irlanda, Galizia, Euskadi eta beste hainbat lekutara eroango gaituen proposamen ugari.

Sarrera bakotxa kontzertu bat baino askoz gehiago da: AEFAT alkartearekin batera ataxia telangiektasiaren ikerketea bultzatzen laguntzen baitau.

Informazino gehiago hemen.

'Arkumea, erdi katu, ia txakur' erakusketea. ABIGAIL LAZKOZ (Bilbo, 1972).

2026/10/21 - 2027/01/17

Bilboko Azkuna Zentroan. |Erakusketak

Informazino gehiago hemen.

'Arkumea, erdi katu, ia txakur'. ABIGAIL LAZKOZ.

2026/10/21 - 2027/01/17

Bilboko Azkuna Zentroan. |Erakusketak

Abigail Lazkoz artista bilbotarrak eta erakusketaren komisarioak Yara Sonsecak berbaldia eskainiko dabe gaueko 21:00etan, Bastida Aretoan. Sartzea doban da baina izena emotea nahiaetaezkoa da, edukierea bete arte.

Erakusketea martitzenetik domekara bisitau daiteke 11:00etatik 20:00etara.


Bilboko XLVIII. Liburu Zahar eta Aukerakoen Azokea.

2026/10/23 - 2026/11/08

Bilboko Arenalean. |Azokak

Danetara, 38 stand izango dira, EAEko zein Estaduko gainerako liburudendenak. Azokearen ordutegia 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara izango da.

XI. Zientzia Teknologia Berrikuntza.

2026/10/30 - 2026/11/15

Bergaran, Aroztegi Aretoan |Jardunaldiak

Jardunaldien hasiera ofiziala urriaren 30ean, 18:00etan, Aroztegi aretoan izango da. Bertan, jardunaldiei hasierea emoteaz gan, Bergaratik mundura: Herria sortzen duten Enpresak erakusketea inaugurauko da.

Enpresarek atondutako erakusketeak Bergarako enpresa-sarea izango dau ardatz, eta herritik ezagutza, jarduera eta barrikuntzea sortzen daben enpresen ekarpena ezagutarazoko dau. Erakusketea urriaren 30etik zemendiaren 15era egongo da zabalik.

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

37. Fantasiaren eta Bildurrezko Zinemearen Astea.

2026/10/30 - 2026/11/06

Donostian. |Ikus-entzunezkoak

Informazino gehiago hemen.

XI. SantasPascuas.

2026/10/30 - 2027/01/05

Iruñean. |Musikea

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

47. Santurtziko Antzerki Jaialdia.

2026/10/31 - 2026/12/03

Santurtziko Serantes Kultur Aretoan. |Antzerkia

Erosi sarrerak hemen.

VI. Afrikaldia.

2026/11/03 - 2026/11/10

Gasteizen. |Ikus-entzunezkoak

Jaialdiaren jarduerak uriko hainbat lekutan izango dira: Arkabia eta Izaskun Arrue Kulturguneagaz batera, Jai Alai apartamentuak be erabiliko ditue industria ataleko ekitaldietarako. Izaskun Arrue Kulturgunea euskeraz azpititulautako emonaldietarako erabiliko dabe eta Arkabian, lehenengo aldiz, sail ofizialeko proiekzinoak eskainiko ditue. Olagibel kaleko FOT & CO dendea izango da jaialdiaren informazino gune ofiziala.

'Bizipoza'. PATXO TELLERIA.

2026/11/06 - 2026/11/08

Bilboko Pabellon 6 Aretoan. |Antzerkia

Erosi sarrerak hemen.