Urriak 24
XVII. Ja!, Umorezko Literaturearen eta Artearen Nazinoarteko Jaialdia.
2026/10/14 - 2026/10/31
Bilbon. |JaialdiakAurtengo gai nagusia zientzia-fikzinoa izango da. Esangurarik zabalenean jorratuko da, bereizgarri daben askatasunagaz eta etorkizunari buruz hausnartzeko, orainaldia dudan jarteko eta bestelako munduak imajinetako tresna izan daitekeela kontuan izanik. Eta jakina, beti bezela, sormenez eta ikuspegi kritikoaz ibiliko dira, eta zelan ez, umorez...
Kartelaren diseinuaren egilea @javier_jaen izan da eta jaialdiaren irudi grafiko barria be sortu dau, edizino honetan estreinauko duguna. Pixkanaka erakutsiko deutsuegu eta kartelaren jatorrizko istorioa kontau…
Informazino gehiago hemen.
Aitzina Folk 2026.
2026/10/17 - 2026/11/29
|MusikeaAurten gogoan geratuko jakuzan momentu bereziak biziko ditugu: Natxo de Felipe barriro igongo dau oholtzara, Oskorriri agur esan eta hamaika urtera eta Luar Na Lubre taldeak bere 40 urteko ibilbidea ospatuko dau geugaz.
Horreekaz batera izango dira Dervish, Maruja Limón, Fillas de Cassandra, Los Hermanos Cubero, Corquiéu, Saltaire, Mayalde, Otxo Bikotea, Alos Quartet eta sustrai-musikak Irlanda, Galizia, Euskadi eta beste hainbat lekutara eroango gaituen proposamen ugari.
Sarrera bakotxa kontzertu bat baino askoz gehiago da: AEFAT alkartearekin batera ataxia telangiektasiaren ikerketea bultzatzen laguntzen baitau.
Informazino gehiago hemen.
XXXI. Zinemakumeak Gara!.
2026/10/20 - 2026/10/31
Bilbon. |Ikus-entzunezkoakGolem Alhóndiga, Bilborock, BBK Sala, Yohn Jauregia-Burtsa Udaltegia, La Sinsorga, Azkuna Zentroa, Metro Bilbao izango dira ikuskizunetarako egoitzak.
Informazino gehiagto hemen.
'Arkumea, erdi katu, ia txakur'. ABIGAIL LAZKOZ.
2026/10/21 - 2027/01/17
Bilboko Azkuna Zentroan. |ErakusketakAbigail Lazkoz artista bilbotarrak eta erakusketaren komisarioak Yara Sonsecak berbaldia eskainiko dabe gaueko 21:00etan, Bastida Aretoan. Sartzea doban da baina izena emotea nahiaetaezkoa da, edukierea bete arte.
Erakusketea martitzenetik domekara bisitau daiteke 11:00etatik 20:00etara.
Gure Zirkua. ERRENTERIA.
2026/10/23 - 2026/10/24
Errenterian, Mendi Lore aldean. |JaialdiakErosi sarrerak hemen.
