Zezeilak 20

'Mario Gaztelu 2018 2025 - Pintura, Cartelismo e Ilustracion'.

2026/01/30 - 2026/06/29

Bilboko Yimby Sota Aretoan (Kale Nagusia, ). |Erakusketak

Mario Gaztelu bilbotarraren erakusketan 30 obra dagoz ikusgai hiru txataletan:

  • Pintura.
  • Cartelismo.
  • Ilustración.

Ordutegia: astelehenetik barikura 09:00etatik 19:00retara.

XV. Iparraldea Bertan.

2026/02/03 - 2026/02/24

Donostian, Koldo Mitxelena Kulturunean. |Musikea

Bertsoaroa 2026. Bertso-Trama.

2026/02/03 - 2026/03/12

Iruñeko Kondestable Civiboxeko patioan. |Bertsolaritzea

  • Bertsolariak: Beñat Astiz, Ekain Tolaretxipia, Idoia Granizo, Izaro Bilbao, Jabi Lezaun eta Libe Goenaga.
  • Gai-jartzaileak: Iratxe Legarra eta Patxi Bueno.

Bertsoaroak urtero, bere egitarauan, lekua egiten deutse bertsolari gazteei eta aurten be horri ekingo jako. Iratxe Legarra eta Patxi Bueno gai-jartzaileek proponidutakoen aurrean bertsotan egin beharko dabe bertsolariek.

'Lauaxeta, ametsen egilea'.

2026/02/03 - 2026/03/12

Bilbon, Euskal Abertzaletasunaren Museoan (Ibañez de Bilbao, 16). |Aurkezpenak

Esteban Urkiaga Lauaxeta (1905-1937) euskal poeta eta olerkariaren jaiotzearen 120. urteurrena gogoratzeko atondutako ekitaldien artean, Euskal Abertzaletasunaren Museoak Lauaxeta, ametsen egilea erakusketa ibiltaria dakar.



Bizkaiko Foru Aldundiak atondu dau erakusketea eta bozeroaile eta Euskera, Kultura eta Kirol diputadu Leizuri Arrizabalak zehaztu dauenez, Lauaxeta ezagutzeko modua emoten deusku erakusketa hau memoria historikoari lotutako saioa be bada, eta nor garen eta nondik gatozen gogoratzeko aukerea emoten deusku. Bizi izan zan sasoiko persona oso berezia izan zan Lauaxeta: euskalduna, euskaltzalea, abertzalea, jeltzalea, kristinaua, kazetaria, askatasunaren eta egiaren maitalea, europazalea eta demokratea.

 

Sabino Arana Fundazinoaren Euskal Abertzaletasunaren Museoaren laguntzaz, eta olerkariaren hainbat alderdi jorratzen dira bertan: Mungian emondako umezaroa, kazetaritzeari eta poesiari eskainitako dedikazino profesionala, 1936ko Gerran Euzko Gudarosteagaz hartutako konpromisoa eta, azkenik, 1937ko bagilaren 25ean, tropa frankisten fusilamendua Gasteizen.

'Literatura y fotografia'. VANESA LARA.

2026/02/17 - 2026/05/26

Bilbon, Bizkaiko Foru Liburutegian. |Ikastaroak

  • Ordutegia: 18:00-20:00.
  • Tokia: Bilbon, Foru Liburutegian, 2. pisua, Tailerren Gela (Diputazino kalea, 7 (Bilbo).
  • HizkuntzeaGaztelaniaz.
  • Izena emoteko epea: zezeilaren 9tik 12ra arte.
  • Izena emateko prozedurak: Webguneko formularioren bidez.
  • Gehienez:  16 persona (zozketaz).

'Anónima'. TXUSPO POYO.

2026/02/19 - 2026/05/17

Bilboko Azkuna Zentroan. |Erakusketak

Zezeilaren 19an, arratsaldeko 18:00etan, artistearen eta komisarioaren arteko barriketaldia.

Erakusketea arratsaldeko 19:00retan zabalduko dabe. Martitzenetik domekara, goizeko 11:00etatik 20:00etara egongo da zabalik.

Txuspo Poyo (Altsasu, Nafarroa, 1963)

Artisteak bere ibilbidean barrena osotutako corpus artistikoak lengoaia eta baliabide askotarikoak buztartzen ditu, besteak beste, zinemea, bideoa, argazkia eta instalazinoa. Horreen bidez, kultura, teknologia eta politikearen arteko alkarguneak aztertzen ditu. Haren lanean, askotan, dudan jarten ditu errealidadearen eta fikzinoaren, zientziaren eta mitologiaren, joandako denporen eta orainaren arteko mugak, eta sortzen dauen narratiba bisualak gogoetea piztu nahi dau aginpideak, eratorritako kontrol-mekanismoek eta historia garaikideak sortzen dituen loturei buruz.

Anónima izenburuak oinordetzan jasotako herri-jakintzeari egiten deutso erreferentzia eta erakusketa monografiko honek Txuspo Poyok 1990eko hamarkadatik gaurdaino egindako proiektu artistiko gehienak batzen ditu.