Zemendiak 16

'Expo-click'.

2025/11/05 - 2025/12/07

Bilbon, San Frantzisko Komentuko aztarnategian . |Erakusketak

Martitzenetik zapatura 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00retara. Domekatan 10:00etatik 14:00etara, sarrerak 3 euroan izango dira; sarrera murriztua 1,5 eurokoa eta eguenetan, 12 urtetik beherakoentzat, pensinodunentzat eta dibersidade funtzionala daben personentzat debalde izango da.
 
Bestalde, Playmobilak erosteko azoka berezia egingo da. Feria-Click zemendiaren 14tik 16ra bisitau ahal izango da, barikutik domekara, doban.

'Zuri zer bidali pentsatzen ari nintzen. Forma zure eskuetan uzten dut'. SOFIA MENDIONDO ETA LUCAS RAMIREZ.

2025/11/06 - 2025/11/28

Bilbon, Bizkaiko Batzar Nagusietako erakusketa aretoan. |Erakusketak

Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeak eta EHUko Arte Ederren Fakultadeak artisten belaunaldi barrien sorkuntza-lanak zabaltzeko daben akordioaren barruan

Eibarko Liburu Azokea

2025/11/07 - 2025/11/16

Eibarko Untzaga Plazan. |Azokak

Zemendiaren 16ra arte egongo da martxan, Untzaga plazan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era

XVI. 'Mila musika haria'

2025/11/07 - 2025/12/05

Bilboko Bertendona Institutuan. |Musikea

'Zemendia: Erakustaldien hila'

2025/11/08 - 2025/11/29

Balmasedako La Encartada Fabrika-Museoan. |Erakusketak

'Niaren oihartzunak: bakardadea eta nortasuna aro globalean'. LITERAKTUM 2025.

2025/11/10 - 2025/11/23

Donostian.

Informazino gehiago hemen.

'Txillarreko Sukaldaria'

2025/11/12 - 2026/02/19

Berrizeko Kultur Etxean. |Aurkezpenak

Asier Ibaibarriagak eta Edurne San Martinek idatzitako liburuaren aurkezpena.

Ganerako aurkezpenetako hitzorduak erantsitako argazkian ikusi.

'Ilustrazinoaren Eguna'.

2025/11/12 - 2025/12/13

Bilbon, Foru Liburutegian. |Erakusketak

'Bira amaiera bat, besterik ez'. GORKA URBIZU

2025/11/13 - 2025/11/16

Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. |Musikea

Lau kontzerturako sarrerak salgai hemen.

 

'Muro de Piedra'

2025/11/13 - 2025/11/16

Pabellon 6ko Gazte Konpainiaren egoitzan. |Antzerkia

Erosi sarrerak hemen

'Eten...'

2025/11/14 - 2025/11/16

Hernanin, Chillida Lekun.

Nomadak Jaialdia

2025/11/16 - 2025/11/23

Derion. |Antzerkia

2025eko zemendiaren 16tik 23ra, Deriok Nomadak Jaialdia hartuko dau, Derio haurtzaroarekin: txotxongiloak, artea eta eskubideak izenpean.

Derioko Udalak eta Emausek atondutako jaialdiak ibiltaldi artistiko eta hezitzailea proponiduten dau txotxongilo-antzerkiaren bidez, umeen eskubideei, sormenari eta kultura-aniztasunari buruz gogoeta egiten daben nazinoko eta nazinoarteko konpainiekaz.

Bederatzi egunez, Derio artea, umetzaroa eta hausnarketarako topagune bihurtuko da, kulturak balioetan hezteko eta umeen eskubideak sustatzeko.

Sarrerak eskuragarri dagoz hemen.

Programazinoa

  • Zemendiak 16: Txo Titelles, Gazta gailetak. 12:00etan. Gurea Aretoa.
  • Zemendiak 19: Zurrunka Teatroa, Pulcinella Txio-Txinela. 11:00etan. Emaus, eguneko zentroa (Butron kalea, 7).
  • Zemendiak 20: Itzalen Antzerkia Tailerra, Haur Eskubideen Itzalak. 18:00. Gurea Aretoa. Jarraian, Ermelinda Coccia, Live.
  • Zemendiak 23: Baruti Puppet Theatre, El Misterio de Oriente. 12:00etan. Gurea Aretoa.

Blues Hotsak

2025/11/16 - 2025/11/23

Soraluzen. |Jaialdiak

Zemendiaren 16tik 23ra Soraluzek VII. Blues Hotsak jaialdia hartuko dau. Herriko hainbat tokitan egongo dira ekitaldiak. Betiko lez, bluesa eta musika baltzeari eskainitako egunak izango dira: literatur berbaldia, trikuharrietara bisitea, film baten proiekzinoa...

Besteak beste, ondoko talde eta abeslari honeek kontzertuak eskainiko ditue: Ina Forsman abeslari finlandiarra, Anari, Mississippi Queen, Carmen Paris, Maria Carbonell eta Susan Santos.

Eskuratu sarrerak telefono zenbaki honetara deituz: 943751320 (Iratxe).