'Sabino Arana Sariek oso bestelakoak diran ibilbideak autortzen ditue'
2026-01-26 09:04 KultureaSabino Arana Goiriren jaiotegunaren (1865-01-26) urteurrena gogoratzeko ekitaldia izan da Bilbon.
Sabino Arana Fundazinoak Sabino Arana Sarien XXXVII. edizinoan ondokoak dira sarituak dira: Eduardo Anitua, mediku eta ikertzaile gasteiztarra, Bera Bera Eskubaloi taldea, Etxeondo, ehungintza-enpresea, UNRWA, Ekialde Hurbileko Palestinako Igeslariei Laguntzeko Nazino Batuen Agentzia, Enrike Zelaia, musikari eta folkloristea eta Juan Mª Atutxa, Eusko Legebiltzarreko lehendakari ohia.
Urtero-urtero egiten dauen ekitaldian, gizarteari eskainitako zerbitzuagaitik, Euskadiren aurreko konpromisoagaitik eta, besteak beste, bizikidetza, bardintasuna, bakea eta konpartidutako aurrerapena defendiduteagaitik nabarmendutako persona eta erakundeei gorazarre egiten jake.
Imanol Pradales Lehendakaria izan da buru ekitaldian eta Euskadiko politika, erakunde, kultura, unibersidade eta gizarte arloetako agintari eta ordezkari ugari izan dira bertan. Arantxa Tapia Sabino Arana Fundazinoko presidenteak emon ditu sariak.
Euskadi edegia, solidarioa eta konprometidutakoa
Ekitaldiaren hasierako saioan, Arantxa Tapiak azpimarratu dauenez, Sabino Arana Sariek oso bestelakoak diran ibilbideak autortzen dituen arren, hari berak josten ditu guztiak: gizarteari eskainitako zerbitzua eta Euskadiren aurreko konpromisoa. Sabino Arana Goiriren jaiotegunaren (1865-01-26) urteurrena gogoratzeko ekitaldia, Tapiak zehaztu dauenez, berezko nortasuna dauen Euskadi anitz eta kohesionatua aldarrikatzen dot, munduari zabalik dagoana, solidarioa eta bakearen nahiz gizarte-justiziaren aldeko konpromiso sendoa darabilena, eguneroko lan, ahalegin eta erantzukizun partekatuz eregiten dan nazinoa.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
