Euskadi bikain Fiturreko arlo profesionalean

Bizkaie! 2025-01-29 09:17   Kulturea

Pintxo Pote Solidarioan batutako 4.500 euroak Cáritas GKEari emongo jakoz DANAko kaltetuentzat.



Euskadi nabarmendu egin da Fitur 2025 Nazinoarteko Turismo Azokan, standeko lan-eremu zabalean egindako topaketa profesionaletan. Gure lurraldea helmuga turistiko lez dauen interesa eta bertako enpresek eta profesionalek eskaintzen dituen produktuen erakargarritasuna nabarmendu da. Euskadik aurreko urtean baino parte-hartze handiagoa izan dau Fiturren.

- Negozio-bilerak: % 4 gehiago.

Euskadiko lan-eremuko bileren kopuruak % 4ko igoerea izan dau aurreko edizinoagaz konparauta eta, danetara, 872 bilera egin dira. Igoera horrek erakusten dau Euskadik gero eta indar handiagoa dauela turismorako eta merkataritza-trukerako helmuga estrategiko legez.

- Enpresen parte-hartzea: % 8,2 handiagoa izan da enpresa parte-hartzaileetan.

Euskadiko standak 184 enpresa parte-hartzaile erakarri zituan guztira eta aurreko urteagaz konparauta % 8,2ko igoerea da. Enpresen presentziak erakusten dau Euskadik eskaintzen dituen aukerak erakargarriak dirala eta konfidantzea emoten deutsela enpresei.

- Erakusmahaietan 12.000 personari baino gehiagori emon jake arretea.

Euskadiko gaikako erakusmahaietan 12.034 personari emon jaken arretea azokako egunetan (2024an baino % 2,5 gehiago). Gure produktu turistikoei buruz gehien eskatutako informazinoaren barruan gastronomia dago, oraindino be galdera nagusia izanik, eta pintxoen ibilbideakaz, jatetxe aitagarri edo enblematikoenakaz edo bisitau beharreko esperientzia gastronomikoakaz lotutako konsultak egin dira. Azpimarratzekoa da produktu ekoturistikoa (mendi-ibiliak eta naturea, landa-inguruneko jarduerak, autokarabanako ibilbideen aukerak), bai eta autoz egiteko ibilbideak be. Azkenik, eta barrikuntzatzat, Euskadin filmautako filmen eta telesailen kokaleku zinematografikoakaz lotutako informazino-eskaerak be nabarmendu behar dira.

Standaren arduradunen eta informatzaileen pertzepzinoak nabarmendu dau publikoaren profilean eta eskatutako informazinoan izandako aldaketea. Bisitariak helmugeari buruzko informazino oso zehatza gura izan dau bere bidaia hobeto planifikau ahal izateko, aholku eta alternatibak bilatuz, gehienek dagoeneko helmugea ezagutzen baitabe eta itzuli egin nahi baitabe, beste esperientzia batzuen bila.

Astegoieneko jarduerek, bisitariak era aktiboan inpliketako diseinautakoek, erantzun positiboa izan dabe. Jarduera aitagarrietako bat tabernako Pintxo Pote Solidarioa izan da, 1.500 persona baino gehiago batu baitzituan eta 4.562 euro horreek Caritas GKErentzat, Valentziako La Torre auzoko DNAko kaltetuei laguntzeko erabiliko dira. Ekimen solidario horrek, tanborradeagaz, euskal jantza garaikideagaz eta gilda-tailer eta probetako saioakaz batera, aberastu egin dau bisitarien esperientzia eta Euskadiren proiekzino positiboan lagundu dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu