BizkaiaGara-k ekintza komunitarioko bost adibide onen ekarpen soziala sarituko dau

Bizkaie! 2023-11-28 12:52   Kulturea

Sarien lehenengo edizinoa abenduaren 4an izango da.

Boluntariotzearen Nazinoarteko Egunaren bezperan, Bilboko Sala BBK-k BizkaiaGara Sarien lehen edizinoa hartuko dau abenduaren 4an, arratsaldez. Ekitaldian, Pello Bilbao, Maite Pastor, Etorkizuna Musikatan, Euskal Herriko Meatzaritzearen Museoa eta Arantza Uzkiano omenduko dira.

Abenduaren 5eko Boluntariotzearen Nazinoarteko Egunaren bezperan, ekitaldia Sala BBK-n izango da eta herritarren inplikazinoa eta konpromisoa autortzea eta zabaltzea dau helburu, ekintza boluntarioaren eta gizartean parte hartzeko beste modu batzuen bitartez. Aitamen berezien kategorian, Pello Bilbao txirrindularia eta Maite Pastor Santurtziko San Jose de Calasanz ikastetxeko irakaslea izango dira sarituak, aurten modu berezi eta apartekoan nabarmendu baitira hainbat arlotan.

Proiektuaren kategorian, Etorkizuna Musikatan, Norai alkartearen proiektua izan da aukeratua, musikearen bidez gizartean balioa emoten deutson izakera barritzailea dauelako. Erakundearen modalidadean, Euskal Herriko Meatzaritzearen Museoak jasoko dau BizkaiaGara Saria, erreferentea baita bere konpromisoagaitik, ekarpenagaitik eta gizarte eta ondare-balioagaitik. Ibilbidearen kategorian, Hartu-Emanak alkarteko egungo presidentea, Arantza Uzkiano, izango da saritua, dedikazino eta konpromiso sozialaren erreferente eta eredu izateagaitik.

Bizkaia maila soziealen aktiboa eta balio solidario sendoak dituan lurraldea izanik, BizkaiaGara-k errealidade hori autortu, ikusarazo eta saritzea erabagi dau. Saritutako personak eta erakundeak hautatzeko prozesuaren barruan,

BizkaiaGara Sariak 2023 Batzorde Mistoa sei personak osotu dabe, gizarteko hainbat esparru ordezkatuz: Ainhoa Salterain Amorebieta-Etxanoko alkatea; Isabel Iturbe Bizkaiko Emakumezko Enpresari eta Zuzendarien Elkarteko presidentea; Fernando Pérez Azkuna Zentroko zuzendaria; Marta Alvarez EITBko prozesuen eta gizarte-erantzukizunaren arduraduna; Iratxe Rodríguez APNABIko boluntarioen programearen koordinatzailea; eta Gorka Moreno EHUko Bizkaiko kanpuseko errektoreordea.

BizkaiaGara Sariak Boluntariotzearen Nazinoarteko Egunaren barruan kokatzen dira eta persona eta gizarte-eragileen (enpresak, erakundeak, kolektiboak, ikastetxeak, unibersidadeak) ekimen, konpromiso eta ibilbideari autortza publikoa emoten deutsee. Persona eta eragile horreek personen eta, oro har, Bizkaiko lurraldearen bizitzea hobetzeko bokazinoa, lana eta ekarpena erakutsi dabe, alkartasunaren eta gizarte-eraldaketearen ikuspegitik, tokikotik globalera eta komunidade-esparru guztietatik (kulturea, gizarte-ekintzea, kirola, ingurumena, hezkuntzea...).

Joana Lasheras kazetariak aurkeztuko dau ekitaldia eta bertan izango dira BizkaiaGara-ren hiru erakunde sustatzaileetako ordezkariak (BBK, Bizkaiko Foru Aldundia eta EDE Fundazinoa), baita alkarte eta fundazinoetako, enpresa, erakunde publiko, ikastetxe, unibersidade, kolektiboetako ordezkariak eta boluntarioak be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu