Bizi Euskalduna!: Publikoarentzat ateak zabal-zabalik

Bizkaie! 2023-01-24 09:24   Kulturea

15 jarduera egongo dira aukeran zezeilaren 4ko jaialdian.

Lorea Bilbao eta Nerea Lupardo, Euskaldunako areto nagusiaren handitasunean (argazkia: BFA) | Ikusi handiago | Argazki originala

Bigarren aldiz egingo dabe Bizi Euskalduna! ekimena, Bilboko kulturgune horren ateak zabaldu eta publikoari erakusteko. Danetariko jarduera kulturalen bidez egingo dabe hori, 15 guztira, eraikineko hamar gunetan banatuak. Hitzordua zezeilaren 4an, zapatua, da.

Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputadu Lorea Bilbaok eta Euskaldunako zuzendari nagusi Nerea Lupardok aurkeztu dabe hamabi orduko egitarau berezia. Goizeko 11:00etan hasiko da eta 23:00etan amaitu. Entretenimendua, artea, zientzia eta ikuskizun eszenikoak agindu ditue, publiko guztiarentzat aproposak.

Espazioak, hareen historia, jauregian zer egiten dan, eszenan zer jazoten dan, banbalinen arteko lana ezagutzearen garrantzia aitatu dau Lorea Bilbaok: hori guztia eta gehiago bizi ahal izango da zezeilaren 4an. Urteko ganerako egunetan be Euskaldunako eskaintza bereziaz gozetako gonbidapena egin deutse Kultura diputaduak herritarrei.

Nerea Lupardok zehaztu dauenez, Bilboko eta Bizkaiko jentearentzat ez eze, kanpotik datozan bisitarientzat be bada Bizi Euskalduna! 2023. Bisita gidatu antzeztuak be egongo dirala dino. Kultureak inspirazinoa eta itxaropena emoten ditu.

Jarduera batzuk dobakoak izango dira eta beste batzuk ordainpekoak. Egitarau osoa ikusteko eta sarrerak erosteko hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu