XXV. Igartza Saria Lizar Begoñak irabazi dau
2022-09-07 12:41 KultureaSariak 6.000 euroko laguntzea eta lana argitaratzeko konpromisoa dakarz.
Lizar Begoña idazle sopelaztarra izan da aurtengo Igartza Sariaren irabazlea. Hogeita bost urte bete ditu Elkar argitaletxeak, Beasaingo Udalak eta CAF enpreseak, idazle gazteak laguntzeko atontzen daben beka honek; deialdi honetan hamaika proiektu aurkeztu dira eta Itzalkinak eguzkitan izeneko eleberri proiektua irabazletzat jotea adostu dabe Oihane Amantegi, Irati Jimenez eta Garazi Kamio epaimahaikideek.
Sariak 6.000 euroko laguntzea eta lana argitaratzeko konpromisoa dakarz eta irabazlea Lizar Begoña Madariaga izan da, 1996an Sopelan jaioa eta bertan bizi dana. Arte Ederretan graduatua da eta euskera-eskolak emoten ditu lanbidez. 2020an kaleratu eban bere lehenengo liburua, Aro beilegia poesia-bildumea (Balea zuria), Donostia Kultura saria irabazitakoa eta 2022an argitaratu dau bigarrena, Gepardo japoniarrak (Susa), hau be poesiazkoa.
Itzalkinak eguzkitan proiektuak Benidormeko kontuak dakarzkuz : Gune turistikoetan kokatutako kiosko bat da gertalekua eta bertan lan egiten daben emakumezko bi dira protagonistak. Gainbehera datorren negozioa, inguru kitsch bat, belaunaldi bitako andrazkoen bizikizunak... Jazoerak ugari, emozino, gomuta eta hausnarketak tarteko dituan testua.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!