Mazokea Internet bidez egingo da aurten, abenduaren 20ra arte

Bizkaie! 2020-12-07 12:16   Kulturea

Elena Odriozola, Sonia Alins eta El Dios de los tres izango dira, besteak beste, 2020ko Mazokan.

Mazoka, Gasteizko Marrazki eta Ilustrazino Azokeak 40 mazokalari hautatu ditu aurten, besteak beste, Elena Odriozola (Euskadi Saria eta Espainiako Ilustrazino Sari Nazionala) Sonia Allins (haren lana saritua izan da Frantzian, AEBetan eta Alemanian); Javier Navarro ‘El Dios de los Tres’ (muralistea eta artistea, erakusketak egin dituana Miami, Florentzia, Praga eta New Yorken) eta Juan Pablo Celestino ‘Dr Juanpa’ (kontzertu ugariren kartel-egilea: Sonorama, Mondosonoro, Blind Melon, Run The Jewels, Cypress Hillo eta Grateful Dead...).

Kontuak kontu, Mazokan parte hartzeko 337 eskaera jaso ditue, igaz baino % 45 gehiago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu