Guggenheim Bilbao Museoa zabalik egondo da abenduaren 7an

Bizkaie! 2020-12-07 10:17   Kulturea

Museoaren ordutegia 11:00etatik 19:00etara da.

Egun horretan Bilbora datozenek Vasily Kadinsky, Olafur Eliasson, Lee Krasner eta William Kentridge artisten erakusketak ikusteko aukera bikaina izango dabe, baita Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak ikusteko be. Era berean, egunotan aurkeztutako José Manuel Ballester proiektuaren aretoa bisitetako aukerea be izango dabe.

Museoak bisitarien babesa eta segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diran neurriak eskaintzen ditu eta komenigarria da, gainera, sarrera online erostea. Segurtasun-neurriak dirala eta, erropa-zaindegia zarratuta dago aldi baterako, beraz, gomendagarria da goardasol tolesgarriak ekartea euria bada, aretoetan goardasol eta guzti sartu ahal izateko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu