Zea Mays, Liher, Zetak, Sara Zozaya, Joseba Irazoki zein Miren eta Roberto Etxebarria gaur
2020-12-07 09:47 KultureaPott tropikala aldizkariaren azken aleak eta Kimuak film laburren proiekzinoak eta barriketaldiak be protagonista izan dira.
Online denda bor-bor dagoen bitartean, Durangotik kanpora be hainbat kontzertu egongo dira gaur. Bilboko Euskalduna Jauregian Ene Kantak izango dogu 12:00etan eta Zea Mays 19:00etan. Kontzertu bietarako sarrerak agortu dira. Donostiako Doka Kafe Antzokian Raitx eta Burrundaria ikusteko sarrera guztiak amaitu dira. Bermeoko Kafe Antzokian Joseba Irazoki eta Ironen Ero Ni izango dira; eta Amurrion Sara Zozayaren kontzertua izango dabe. Azken kontzertu bi horreetarako sarrerak oraindino erosi daitekez
www.durangokoazoka.eus webgunean.
Bernardo Atxagak Kilker bat autopistan liburua aurkeztuko dau Landakon (17:30etik 18:30era saio bi izango dira. Beraz, erreserbea egin ezkero biak ikusteko izango da).
Uxue Alberdik Dendaostekoak kronika literarioa aurkeztuko dau Landakon (13:30etik 14:30era barriketa bi izango dira. Beraz, erreserbea egin ezkero biak ikusteko izango da).
Salmentei jagokenez, erritmo bizia izan da aurreko egunetan eta gaur be bardin antzean jarraitzea espero da. Landako Guneko biltegian deskantsurik hartzeko astirik egon ez dan bitartean, hainbat ekitalditan sarrerak agortu egin dira, adibidez, ipuin kontalarien kasuan edo Amorante, Liher edo Bulego taldeen kontzertuetan. Kontzertu guztiak www.durangokoazoka.eus webgunean jarrai daitekez streaming bidez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!