Mikel Zarateri buruzko dokumentalaren estreinaldia Zinebin

Bizkaie! 2020-11-17 12:46   Zinemea

Dokumentalaren estreinaldia zemendiaren 17an egin eben.

Zinebi Jaialdiaren barruan egin da Mikel Zarate bihotz zabaleko ameslaria dokumentalaren estreinaldia zemendiaren 17an, Bilbon. Ekitaldian Mikel Zarateren senide, lagun, ikasle-ikaskide asko batu ziran ekitaldira, bideoa ikusteko gogoz.

Ines Intxausti Zinebiko idazkari nagusiak, Josi Sierra dokumentalaren egileak, Lontzo Zugazaga Mikelen lagunak eta Benito Ansola Mikelen lagun eta zinema-gizon handiak egin zituen aurkezpenak.

Hasieran, Angel Mari Unzueta gogoratu eben bideo labur baten bitartez, ekitaldira joatekoa zan eta.

Dokumental hau Josi Sierrak aspaldian hasitako proiektuaren emoitzea da. Mikel Zarate hil zala 40 urte bete ziranean, haren figurea gogoratzea eta gaurkotzea beharrezko ikusita, haren inguruko hainbat laguneri grabazinoak egiten hasi zan. Lekukotasun horreekaz ondu dau ordu eta laureneko dokumentala, Mikel nor izan zan hainbat alderditatik erakusteko: persona moduan, abade lez, irakasle, lagun, euskalzale...

62. Zinebi Jaialdiaren barruan, Bertoko Begiradak atalean, Mikel Zarate bihotz zabaleko ameslaria dokumentala izan da ikusgai.

Animazinoa: Jon Gonzalez Patiño.

Gidoia: Josi Sierra Orrantia.

Edizinoa: Josi Sierra Orrantia.

Soinua: Joseba Ibarra Bustinza, J.R. Mon Facorro Fiuza.

Musikea: Mixel Labegerie, Joseba Ibarra, J.R. Mon Facorro.

Aktoreak: Familia eta auzokideak, ezagunak eta lagunak, ikaskideak eta lankideak, ikasleak eta irakurleak.

Produkzinoa: Zortzigarren Lurraldea.


Mikel Zarate

Lezaman jaio zan, Txorierrin ikasi eta Derion zein Deustun emon zituan eskolak. Holan, Bilbora hurreratzen joan zan, umorea eta luma zorrotza erabiliz uriburua euskalduntzeko asmoz, izan be, hogei urtean liburu bi euskaratu zituan, hiru karrera ikasi, lau literatura-sari irabazi eta hogeita zazpi liburu idatzi zituan: haren aititak izan zituan loba kopurua gainditu gura eban, antza (ia hogeita hamar).


Ikusi trailerra hemen

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu