Errenteria, Amurrio, Basauri, Elgoibar eta Arrasaten Udagoieneko Mendi Tourraren azken aleak

Bizkaie! 2020-11-02 10:22   Zinemea

Abenduaren 4tik 13ra egingo dan XIII. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia Jaialdia ate joka dago.

Zemendian bost Mendi Tour egingo egingo dira: Errenteria (Zemendiaren 5ea eta 6an, Niessen Kulturgunea), Amurrio (Amurrio Antzokia), Basauri (Social Antzokia), Elgoibar (Herriko Antzokia) eta Arrasateko (Amaia Udal Antzokia) aretoetan ikusi ahal izango dira aurten azkenengoz, pantaila handian Cholitas, Harria Herria, Manaslu, Climbing Blind, Nebula, Ostatnia Gora eta Allein (Alone) pelikulak, igazko Mendi Filmeko nabarmenetakoak, aurten Mendi Tourrean erantzun bikaina izan dabenak.

2020 berezi honetan Mendi Tourrak aire barritua ekarri dau. Udabarrian hainbat saio atzeratu ziran eta ordutik horreetako zenbait berreskuratu dira udan eta udagoienean; beste batzuk aurten edizinorik barik geratu dira halabeharrez baina beste hitzordu batzuk be sortu dira.

Makurra izan eitekean Mendi Tour urteak ezaugarri bat dau nagusi: ikusleen gogoa eta bultzadea mendiko zinemaz eta kulturaz gozetako.

Egun indarrean diran jokamoldeetarako araubideei eutsiz, aretoetako edukierak murriztuta, beti maskarea erabiliz, distantzia soziala jagonez eta bertako nahiz mugakideak diran udalerrietako biztanleei zuzendutako eskaintzea da zemendiko Mendi Tourrarena.

Kontuak kontu, mendiko zinemagintzako pelikularik gaur-gaurkoenak eta puntakoenak erakutsiko deuskuez, mendia, abenturea, muturreko kirolak eta natura gaiak pantailara ekarriz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu