Aurten ez da Xalbador Eguna ospatuko
2020-10-23 08:06 KultureaDeiadar taldekoek 2021era atzeratu dabe urriaren 24 eta 25ean aurreikusita egoan jaialdia.
1920ko ebagilaren 19an jaio zan Fernando Aire Xalbador, Urepelen (Nafarroa Beherea) eta aurten bete da haren jaiotzearen mendeurrena. Deiadar taldeak atondu izan dau azken 16 urteotan bertsolariari jaioterrian egiten jakon omenaldia eta holan azaldu dabe hartutako erabagia: Aurten, gitxien uste genduan arerioa agertu jaku gitxien behar genduan sasoian. Eta zer egingo dogu? Xalbador berak inoan legez, Nahi neuke, baina ezin dot ordea esan eta aurrera begira jarri. 2021ek emongo ete deusku aukera hobea aurten bertan behera itxi behar izan doguna onez onean egiteko eta urtebete aurrerago bederen, bertsolari handiaren mendeurrena ondo atondu eta ospatzeko, Urepelen egun bete-bete bat euskeraz biziz.
Xalbadorrenea baserrian sortu zan bertsolari bikaina, 1920ko bagilaren 19an eta aurten bete da mendeurrena. Deiadar taldeak modu berezian ospatu gura eban urtemugea baina beste egitasmo batzuekaz pasau dan legez, bertan behera geratu dira hilaren 24 eta 25ean aurreikusitako ospakizunak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!