V. Zinetika Jaialdiak 23 film programauko ditu Donostian, Bilbon eta Iruñean
2020-10-16 09:22 ZinemeaDonostian, urriaren 26an eta 27an; Bilbon, 28an eta 29an; eta 30ean eta 31n eta zemendiaren 1ean Iruñean.
V. Zinetikak 23 film dakarz, hiru sailetan banatuta: Aukeraketa Ofiziala, Open Screen eta Zinetiks. Gainera, atal horreetatik kanpo film dokumental bat programauko da. Izenburu horreek 68 herrialdetatik etorritako film-multzo bati jagokoz.
Eskaintza zinematografiko horrez gain, Jaialdiak performance bi , masterclass bi eta lantegi bat atondu ditu 2020ko programan. Eta Zinetika 2020ren aurrerapen gisa, Dantzaguneak Alex Pachonen workshop bat jasoko dau urriaren 16an eta 17an.
Holan, dantzaren, ikus-entzunezko lengoaiaren, gorputzaren eta teknologiaren arteko harremanak aztertzen dituen diziplina anitzeko hitzordu hau itzuli da, hainbat esperientzia artistiko sorraraziz.
V. edizinoa urriaren 26an eta 27an izanen da Donostian (Trueba eta Dantzagunea zinemak); 28an eta 29an Bilbon (BilbaoArte); eta urriaren 30ean eta 31n eta azaroaren 1ean Iruñean (Baluarte).
ZINETIKA arte-trukerako plataforma gisa aurkezten da. Nazioartean hainbat diziplinatako erakundeen eta artisten arteko loturak ezartzeko aukera ematen du, kultura-trukea aberastuz. Gainera, jaialdiak bere egoitzak jasotzen dituzten hiru hiriak senidetzeko eta hiru lurraldeen arteko kultura-loturak sendotzeko lan egiten du.
2020an, eta bizi dugun krisiak gizartean eragindako urruntze-egoera berriei erantzunez, jaialdiak komunikazio digitalerako modu berrien eta publikoarekiko erakusketarako eta elkarrekintzarako modu berrien alde egiten du, eta espazioak segurtasun-arau guztiak betetzen dituela bermatzen du.
Zinetikak publikoak jantzan egin eta hainbat mobimentu-diziplinatara hurreratzea gura dau hainbat lengoaia erabiliz, ikus-entzunezko arteak edo teknologia barriak, kasurako. Era berean, hausnartu deien be bada helburua, gizartea eraldatzeko tresna lez dauen eginkizuna indartuz.
Sail Ofiziala
Zinetikak urtero egiten duen nazioarteko deialdiaren bidez hautatu eta lehiaketan parte hartzen duten hainbat film erakusten dituen saila da.
- Bubble Gum (Ryan Renshaw. 3 min. 2019. Australia)
- At Night (Naïs Graziani. 7 min. 57 sec. 2018. Frantzia)
- Time Subjectives in Objective Time (Kati Kallio. 5 min. 46 sec. 2017. Finlandia, Errusia).
- Kubrik Behind the Fog (Michael Binz. 3 min. 49 sec. 2019. Alemania)
- Pipo and Blind Love (Hugo Le Gourrierec. 13 min. 16 sec. 2019. Frantzia).
- Ringo Rock Star and His Song for Yuri Gagarin (René Nuijens 10 min. 2017. Serbia, Herbehereak).
- Colorless (Abdul Hamid Mandgar. 6 min. 55 sec. 2019. Afganistan)
Dokumentala
Emarri (Jesús Iriarte. 12 min. 27 sec. 2019. Espainia).
Informazino gehiago eta ganerako atalen barri hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!