Lora-eskaintzea Gabriel Arestiri Bilbon

Bizkaie! 2020-10-14 09:01   Kulturea

Gabriel Arestiren Egunean, Literatura Topaketea be izango da arratsaldean.

Bilboko Udalaren ekimena Pio Baroja plazan egingo da, bilbotar idazlea orain 87 urte jaio zan etxetik hur eta Juan Mari Aburto Alkatea izango da buru, Udal Korporazinoko beste ordezkari batzuk ondoan dituala. Hitzordua, eguerdian, 12:00etan izango da.


Bidebarrieta Kulturgunean literatura topaketea egingo da, 19:30ean

Bertan izango dira Miren Agur Meabe, Amorante, Aitor Gametxo eta Eneritz Artetxe, Miren Agur Meaberen Nola gorde errautsa kolkoan eztulik egin gabe poema liburu barriaren ikus-entzunezkoa bertaratutako danakaz konpartiduteko. Lekeitioko idazleak Amorante eta Aitor Gametxo gonbidatu ditu, batak soinu-bandea eta bestea ikus-entzunezko begiradaz arduratu daiten; eta Eneritz Artexe, antzerkiaren mundutik heldutakoa, topaketa berezi hau idazle handi baten begirada poetikoagaz josteaz arduratuko da.

Topaketa horretaz gozau ahal izateko, dobko sarrera bat eskuratu beharko da aurretik hemen.

Egungo egoeraren ondoriozko segurtasun neurriak dirala eta, ekitaldi aretoko ateak 18:30etan edegiko ditue, antolatzaileek aurrez esleitutako besaulkietan egokitu ahal izateko parte-hartzaileak. Ezin bada parte hartu, ekitaldiak streaming bidez jarraitu ahal izango dira www.kulturguneatb.eus helbidean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu