Hamabost ikuskizun Getxoko 38. Arte Eszenikoen Jardunaldietan
2020-10-13 07:45 KultureaUrriaren 25era arte, jantzak eta zirkua be protagonista izango dira aurten.
Getxoko Antzerki Jardunaldiak izenburuagaz ezagutu doguz orain arte baina programazinoa potolotu, lehen aste bi baziran, hiru izango dira aurten eta antzerkia bakarrik ez, jantzak eta zirkua be protagonista izango dira aurten.
Barrikuntzakaz jarraituz, pandemiaren eraginez, kalean ez da ikuskizunik izango eta Algortako Muxikebarri zentroan izango dira ekitaldiak.
Antolakuntza taldeko Iñaki Saituak adierazo dauenez, aurtengo jaialdiak aurrekoen esentziari eta dinamikeari eutsiko deutso, kulturea segurua da, kulturea beharrezkoa izan da beti baina gorabeherak gorabehera ekitaldi guztiak aurrera eroatea da asmoa; ikusleen kopurua % 60koa izango da eta ekitaldi guztietan publikoa jesarrita egongo da.
Getxoko 38. Arte Eszenikoen Jardunaldiei ekiteko jantzak izan ziran protagonista Denis Santacana Jantza Konopainiaren eskutik eta zirkuaren magia, barriz, gonbidapen guztiak agortuta, Circo Choscok eskaini eban astegoienean.
Programazinoagaz jarraituz, urriaren 16an, Demodé Produkzinoak taldeak Kutsidazu bidea, Ixabel obrea eskainiko dau, 20:00etan.
Nazinoarteko Jantza Egunean, urriaren 24an, Getxoko jantza eskolakoen jantzakaz gozauko dogu, 13:00ean, Kultur Etxeetan jaso beharreko gonbidapenez Muxikebarriko Ereaga aretoan.
Informazino gehiago edo egitaraua aztertu gura izan ezkero klik egin hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!