Moyra Daveyren obrak Artium Museoan
2020-10-13 07:55 KultureaErretratuak eta bideoak dira gehienak.
Kanadan jaio baina New Yorken bizi dan artistearen lanak munduko bildumatan eta erakutsi izan badira be, orain lehenengoz dagoz Europako museo publiko batean, Gasteizeko Artium Museoan, hain zuzen be.
Mora Davey-k 1980. hamarkadearen erdialdetik gaur egun arte egindako lanak erakutsiko ditu Gasteizen, erretratuak, zinemea eta idazketea oinarri dituenak, artisteak bere ibilbidean erabilitako iturri eta prozesuetara hurreratzeko balio dabenak.
Erakusketea arlo bitan banatu daiteke, nahiz eta biak alkar lotuta egon, biak dira artisteak landutako diziplinen ispilu. Alde batetik, erretratu multzoa dakar artisteak (Animaliak, gorputzak edo objektuak) eta, bestetik, ikus-entzunezkoen atala (I confess). Davey-k berak adierazo dauenez, idazketatik abiatzen dira obrak, artistearen beraren bizipenetatik.
Zinemearen atalean, makinatxu bat film ikusi daitekez, besteak beste, Hemlock Forest, Wedding Loop eta Notes on Blue.
Kontuak kontu, pandemiak bazterrak astindu ditu eta bagilean zabaltzeko erakusketea izan arren, orain zabaldu dabe artistea bera Gasteizen egon ez bada be. Beatriz Herraez, Artiumeko zuzendariak emon ditu azalpenak, izan be, Moyra Davey: Lanak/Obras/Works erakusketearen komisarioa be bada Nicolas Linnertegaz batera.
2021eko martiaren 7ra arte egongo da erakusketea zabalik Artium Museoko A3 aretoan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!