ADDE Euskal Herriko Jantza Profesionalen Alkarteak aurtengo Jantzan Bilaka aurkeztu dau

Bizkaie! 2020-10-08 12:30   Kulturea

Urriaren 9, 10 eta 11n egingo da Bilbon.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesa dau ekimen honek eta sorkuntza koreografikoko esperientziak alderatzea eta prozesuak konpartidutea dau helburu.

Bilboko Azkuna Zentroan izan dira, besteak beste, Aitziber Atorrasagasti, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendaria; Fernando Perez, Azkuna Zentroko zuzendaria; eta Jon Munduate, Jantzan Bilaka antolatzen dauen batzordeko kidea.

Jantzan Bilaka etenbarik barritzen doan programa bat da, esparru bat zabaltzeko desiraz jaio dana, Euskal Herriko koreografia-jarduna sustatuz.

Programa honek alkarrizketak erraztuko dituan lan-testuinguru bat gura dau eskaini, Eusko Jaurlaritzeak kulturaren sormena bultzatzeko emoten dituan diru-laguntzinoetan, koreografia-sorkuntzearen alorrean, hautatu diran personen sorkuntza-prozesuak bultzatzeko, laguntzeko eta ikusarazoteko.

Bilboko Azkuna Zentroan egingo da aurten Jantza Bilaka eta aurkezpenen programeagaz batera makinatxu bat lantegi eta topaketa be izango dira.

Era berean, bederatzi artistak euren sorkuntza koreografikoko lanak konpartiduko ditue.

Hamalaugarren edizino honetan, Leire Amonarriz, Eneko Balerdi, Mar García eta Gorka Pereira, Gorka Gurrutxaga eta Nerea Gurrutxaga, Ziomara Hormaetxe, Amaiur Luluaga, Beatriz Setién, Marina Suárez eta María Stadlober, eta Olaia Valle eta Gilles Noël izango dira protagonista, izan be, urtean zehar jorratutako lanak erakutsiko deuskuez.


Aurtengo parte-hartzaileen aurkezpenak:

Leire Amonarriz IzzzADI!

Eneko Balerdi DOLOREX

Mar García – Gorka Pereira TIEMPO DUAL

Gorka Gurrutxaga – Nerea Gurrutxaga BISONTE BAT BIHOTZ ERIARENTZAT

Ziomara Hormaetxe AHOTSAK

Amaiur Luluaga J-AhO! NOR DA EROA, ZU EDO NI?

Beatriz Setién AURORA-OCASO

Marina Suárez – Maria Stadlober CARNEVAL


Olaia Valle – Gilles Noël BI OIN BIRENTZAT


Ekintza paraleloa:

EL PRINCIPIO ES COSA EXTRAÑA Ana Buitrago (Granada).

Sarrera librea edukiera mugatuagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu